Itzuli
DEITU DOAN 944 581 920
Euskaltel
Bezero gunea

944 581 920

Solo móvil

Mugikorrerako tarifa 15 gigarekin
eta dei mugagabeekin

Dei mugagabeak dituzten mugikor-tarifak

Dei mugagabeak dituzten mugikor-tarifak

Euskaltelek 15 gigako eta dei mugagabeko mugikor-tarifa bat eskaintzen dizu hilean 10 € ordainduta. Tarifa biribila da prezioari eta prestazioei dagokienez, datu asko eskaintzen dizkizulako nabigatzeko, eta ez duzulako deien minutuak zenbatzen ibili beharko: estatuko edozein telefono finkotara eta mugikorretara deitu dezakezu.
Gainera, SIM txartela doan bidaliko dizugu, eta Euskaltel zuntzaren estaldurarik ez baduzu ere kontrata dezakezu, estaldura mugikorra baitugu lurraldearen % 99an.

Nahi adina dei egin ahal izango dituzu estatuko finko eta mugikorretara, gure tarifa guztiekin. Asko hitz egin dezazun, gutxi ordainduta.

Bestalde, zure giga guztiak amaitutakoan, bi aukera dituzu. Lehena, abiadura handienean nabigatzen jarraitzea. Horretarako, 1GB-ko bono automatiko bat aktibatuko genizuke (5 €/bono, gehienez 3 bono). Bigarren aukera, polikiago nabigatzea, errekargurik gabe. Zer nahiago duzun esan behar diguzu, besterik ez.

Amaitzeko, gogoan izan kostu gehigarririk gabe deitu eta nabiga dezakezula Europako Espazio Komuneko herrialdeetan.

Internet mugikorreko 15 giga

Datuak aurrezten ibili behar ez izateko pentsatuta dago gure mugikor-tarifa. Beste batzuek 10 GB eskaintzen dizkizute, baina guk gehiago ematen dizkizugu, nabigatzeko, posta begiratzeko eta gogoko sare sozialetan sartzeko, abiadura agortzeko beldurrik gabe.

Dei mugagabeak

Dei mugagabeak dira gure mugikor-tarifaren beste abantailetako bat. Espainiako edozein telefono finkotara eta edozein mugikorretara deitu dezakezu, nahi duzun aldi guztietan eta nahi duzun guztietara.
Hori bai, gogoan izan tarifa gehigarriko zenbakietarako (901, 902) deiek kostua dutela.

Mugikor-tarifarik onena

Eskain daitekeen tarifa onena duzu hilean 10 €-ren truke. Datu asko nabigatzeko, mugarik gabeko deiak eta prezio oso merkea. Hori guztia sartzen da azken prezioan, BEZa barnean dela.
Gainera, nahi dituzun linea gehigarri guztiak erantsi ditzakezu, guztiak prezio berean.

Bidalketa doan

Beste operadore batzuek kobratu egiten dute SIMa bidaltzeagatik, baina Euskaltelek doan bidaltzen dizu. Hasieratik bertatik has zaitezen aurrezten.

Roaminga

Gogoan izan Europako Esparru Ekonomikoko herrialdeetako roaminga sartzen zaizula mugikor-tarifan. Hau da, Frantziara, Italiara edo Portugalera bidaiatzen baduzu, 15 giga datu dituzu nabigatzeko, Espainian egongo bazina bezala.
Herrialde horietatik kanpo, Internet mugikorrera konektatzeak kostua du.

Iraupen-konpromisoa

3 hilabeteko iraupen-konpromisoa baino ez dugu ezartzen linea mugikorra kontratatzean. Zergatik egiten dugun? Hala hainbat kostu har ditzakegulako gure gain, besteak beste, SIMa doan bidaltzea; gainera, giga askoko tarifa, dei mugagabeak eta prezio baxua eskaintzeko aukera ematen digu horrek.

Zer gertatzen da kontratatutako 15 gigak gainditzen dituzunean?

Hilabeteren batean zure mugikor-tarifako 15 gigak gainditzen badituzu, 1 GB-ko bonu bat aplikatuko litzaizuke, 5 €-ren truke. Gehienez ere 3 bonu aplikatuko lirateke hilabeteko. Baina zuk erabakitzen duzu nahi duzun ala ez; abiadura motelean nabigatzen jarraitu nahi duzula esan diezagukezu, bonu gehigarririk ordaindu gabe.
Behin eta berriro behar baduzu datu gehiago hartzea, gogoan izan 30 GB-ko eta dei mugagabeko tarifa bat dugula 16 €/hil ordainduta.

Smartphoneak

Mugikor hauek saltzen dira gehiena

Euskaltel WiFi: wifi-sare berria kalean DOAN konektatzeko

Euskaltel WiFi Euskaltelen mugikorreko bezeroentzako doako zerbitzu esklusiboa da. Oraindik ez zara bezero?

Ohiko galderak

Mugikorraren estaldura: sarerik onena

Kontsultatu Euskatelen mugikor-estaldura. EAEn, Nafarroan, Errioxan eta Espainia osoan zer estaldura dugun ikus dezakezu (4G+, 4G, 3G eta 2G).

Roaminga Euskaltelen linea mugikorretan

Ikusi Euskaltelen linea mugikorretako roamingari buruzko informazio guztia

Euskaltelen roaminga: tarifak, informazioa, aholkuak...

Mugikorra ezinbesteko osagarria da gure bidaietan. Izan ere, hainbat kontsulta egiteko erabiltzen dugu: ordutegiak, ostatuei buruzko informazioa, zer ikusi... Gainera, lokalizatuta egoteko eta familiarekin eta lagunekin hitz egiteko ere erabiltzen dugu. Horregatik, beste herrialde batera joatekoa bazara, garrantzitsua da Euskaltelen mugikorreko roamingari buruz den-dena jakitea.

Euskaltel kontratatu nahi duzu?

Deitu iezaguzu doan

944 581 920

Astelehenetik ostiralera, 9-21.
Larunbatetan, 9-14.

Gure bezeroentzat

Deskargatu aplikazioa:

Apple StoreGoogle Play

Idatz iezaguzu:

info@euskaltel.com

Edo deitu:

Etxean bazaude 1717Atzerrian bazaude:
+34 688 688 222
Astelehenetik ostiralera, 9-22.
Larunbatetan, 9-14.
24/365 zerbitzu teknikoa.

Laguntza behar duzu?

BlogaForoaOhiko galderak