Itzuli
DEITU DOAN 944 581 920
Euskaltel
Bezero gunea

944 581 920

Solo móvil

Mugikor-tarifa bat, deiak bakarrik barne hartzen dituena

Dei mugagabeak dituzten mugikor-tarifak

Dei mugagabeak dituzten mugikor-tarifak

Aspertu zara Interneterako giga mordoa eskaintzen duten tarifez? Ahots-tarifa finko bat behar baduzu, daturik gabea, edozein zenbakitara deitzeko aukera ematen duena eta hilero kantitate bera kostatuko zaizuna, Euskaltelen tarifa perfektua daukagu zuretzat: nahi adina dei egin ahal izango dituzu, eta 100 MB emango dizkizugu badaezpada; eta hori guztia hilean 6 € bakarrik ordainduta.

Nahi adina dei egin ahal izango dituzu estatuko finko eta mugikorretara, gure tarifa guztiekin. Asko hitz egin dezazun, gutxi ordainduta.

Bestalde, zure giga guztiak amaitutakoan, bi aukera dituzu. Lehena, abiadura handienean nabigatzen jarraitzea. Horretarako, 1GB-ko bono automatiko bat aktibatuko genizuke (5 €/bono, gehienez 3 bono). Bigarren aukera, polikiago nabigatzea, errekargurik gabe. Zer nahiago duzun esan behar diguzu, besterik ez.

Amaitzeko, gogoan izan kostu gehigarririk gabe deitu eta nabiga dezakezula Europako Espazio Komuneko herrialdeetan.

Mugikor-tarifa sinple bat, ahotserako bakarrik dena

Mugikorreko tarifa honen gauzarik onena da mugikorra hitz egiteko bakarrik nahi dutenentzat pentsatuta dagoela, eta ez hitz egin eta nabigatu nahi dutenentzat. Deitzeko soilik erabiltzen baduzu mugikorra, zergatik ordaindu giga asko izateagatik? Horretarako daukagu tarifa hau, zure neurrira egina.

Hitz egiteko tarifa merke bat

Nabigatzeko hainbat giga dituzten tarifa asko daude merkatuan, baina oso gutxi mugikorra hitz egiteko bakarrik behar dutenentzat. Beraz, behar ez dituzun zerbitzuak kontratatu behar dituzu azkenean. Euskaltelek, ordea, hitz egiteko bakarrik balio duen tarifa merke bat eskaintzen dizu. Besterik gabe.

Nahi adina dei egin ditzakezu

Beste operadore batzuek minutu-kopuru jakin bat duten tarifak eskaintzen dizkizute: 50, 100 edo 200 minutu. Minutu-kopuru hori gaindituz gero, deiaren ezarpena eta minutuko kostua ordaindu behar dituzu. Euskaltelen tarifa, ordea, finkoa da, eta nahi adina dei egin ditzakezu, finkoetara nahiz mugikorretara. Tarifa bereziko edo gehigarriko zenbakietara deitzen baduzu bakarrik ordaindu beharko duzu gehiago, aparteko kostu bat baitute; 901, 902 edo 905 zenbakiekin hasten diren deiak dira horiek.

100 MB, behar izanez gero

Gerta dakiguke une batean Internetera konektatu behar izatea bilaketa bat egiteko, postari begiratzeko edo Whatsapp bidez mezu bat bidaltzeko. Horrexegatik, tarifa honekin 100 MB ere eskaintzen dizkizugu, une jakin horietarako.

SIMa bidaltzea, doan

Tarifa hilean 6 € da, BEZa barne dela. Gainera, ez duzu beste gastu gehigarririk. Kontratatu, eta doan bidaliko dizugu SIM txartela.

Ia irauteko konpromisorik gabe

Hiru hilabeteko iraupen-konpromisoa bakarrik ezarri dugu. Ikus dezakezunez, tarifa oso merkea da, eta guk ere kudeaketa- eta langile-gastuak ditugu; beraz, uste dugu bidezkoa dela gurekin pixka bat gera zaitezen, zerbitzuaz gozatzeko eta dena zure gustura dagoen ikusteko.

Smartphoneak

Mugikor hauek saltzen dira gehiena

Euskaltel WiFi: wifi-sare berria kalean DOAN konektatzeko

Euskaltel WiFi Euskaltelen mugikorreko bezeroentzako doako zerbitzu esklusiboa da. Oraindik ez zara bezero?

Ohiko galderak

Mugikorraren estaldura: sarerik onena

Kontsultatu Euskatelen mugikor-estaldura. EAEn, Nafarroan, Errioxan eta Espainia osoan zer estaldura dugun ikus dezakezu (4G+, 4G, 3G eta 2G).

Roaminga Euskaltelen linea mugikorretan

Ikusi Euskaltelen linea mugikorretako roamingari buruzko informazio guztia

Euskaltelen roaminga: tarifak, informazioa, aholkuak...

Mugikorra ezinbesteko osagarria da gure bidaietan. Izan ere, hainbat kontsulta egiteko erabiltzen dugu: ordutegiak, ostatuei buruzko informazioa, zer ikusi... Gainera, lokalizatuta egoteko eta familiarekin eta lagunekin hitz egiteko ere erabiltzen dugu. Horregatik, beste herrialde batera joatekoa bazara, garrantzitsua da Euskaltelen mugikorreko roamingari buruz den-dena jakitea.

Euskaltel kontratatu nahi duzu?

Deitu iezaguzu doan

944 581 920

Astelehenetik ostiralera, 9-21.
Larunbatetan, 9-14.

Gure bezeroentzat

Deskargatu aplikazioa:

Apple StoreGoogle Play

Idatz iezaguzu:

info@euskaltel.com

Edo deitu:

Etxean bazaude 1717Atzerrian bazaude:
+34 688 688 222
Astelehenetik ostiralera, 9-22.
Larunbatetan, 9-14.
24/365 zerbitzu teknikoa.

Laguntza behar duzu?

BlogaForoaOhiko galderak

Hara!

Badirudi zure nabigatzailea ez dela bateragarria.

Eguneratze batzuk gomendatzen dizkizugu: