Mugikor-tarifa bat, deiak bakarrik barne hartzen dituena

100 MB gogokoen dituzun aplikazioak erabiltzeko

SMS bat bidaliko dizugu % 80 kontsumitutakoan, eta beste bat mega guztiak kontsumitu dituzunean. Hilabete batean zure tarifako mega guztiak kontsumitzen badituzu, Mega Gehiago zerbitzua erabil dezakezu; haren bidez, abiadura maximoan nabigatzen jarraitu ahal izango duzu 1 Gigako bonuekin, 5 euro gehiago ordainduta (gehienez ere 3 bonu). Zerbitzua desaktibatu ere egin dezakezu, eta, orduan, abiadura128 kb/s-era edo gutxiagora murrizten da, kostu gehigarririk gabe.

Mugikorra bakarrik dei mugagabeekin

Aspertu zara Interneterako giga mordoa eskaintzen duten tarifez? Ahots-tarifa finko bat behar baduzu, daturik gabea, edozein zenbakitara deitzeko aukera ematen duena eta hilero kantitate bera kostatuko zaizuna, Euskaltelen tarifa perfektua daukagu zuretzat: nahi adina dei egin ahal izango dituzu, eta 100 MB emango dizkizugu badaezpada; eta hori guztia hilean 6 € bakarrik ordainduta.

Mugikor-tarifa sinple bat, ahotserako bakarrik dena

Mugikorreko tarifa honen gauzarik onena da mugikorra hitz egiteko bakarrik nahi dutenentzat pentsatuta dagoela, eta ez hitz egin eta nabigatu nahi dutenentzat. Deitzeko soilik erabiltzen baduzu mugikorra, zergatik ordaindu giga asko izateagatik? Horretarako daukagu tarifa hau, zure neurrira egina.

Hitz egiteko tarifa merke bat

Nabigatzeko hainbat giga dituzten tarifa asko daude merkatuan, baina oso gutxi mugikorra hitz egiteko bakarrik behar dutenentzat. Beraz, behar ez dituzun zerbitzuak kontratatu behar dituzu azkenean. Euskaltelek, ordea, hitz egiteko bakarrik balio duen tarifa merke bat eskaintzen dizu. Besterik gabe.

Nahi adina dei egin ditzakezu

Beste operadore batzuek minutu-kopuru jakin bat duten tarifak eskaintzen dizkizute: 50, 100 edo 200 minutu. Minutu-kopuru hori gaindituz gero, deiaren ezarpena eta minutuko kostua ordaindu behar dituzu. Euskaltelen tarifa, ordea, finkoa da, eta nahi adina dei egin ditzakezu, finkoetara nahiz mugikorretara. Tarifa bereziko edo gehigarriko zenbakietara deitzen baduzu bakarrik ordaindu beharko duzu gehiago, aparteko kostu bat baitute; 901, 902 edo 905 zenbakiekin hasten diren deiak dira horiek.

100 MB, behar izanez gero

Gerta dakiguke une batean Internetera konektatu behar izatea bilaketa bat egiteko, postari begiratzeko edo Whatsapp bidez mezu bat bidaltzeko. Horrexegatik, tarifa honekin 100 MB ere eskaintzen dizkizugu, une jakin horietarako.

SIMa bidaltzea, doan

Tarifa hilean 6 € da, BEZa barne dela. Gainera, ez duzu beste gastu gehigarririk. Kontratatu, eta doan bidaliko dizugu SIM txartela.

Mugikor-tarifa, iraupen-konpromisorik gabe

Deitzeko bakarrik pentsatutako tarifa honek ez du inolako iraupen-konpromisorik. Ikus dezakezunez, tarifa oso merkea da, eta, gainera, SIMa doan bidaliko dizugu. Gure zerbitzuan sinesten dugu; horregatik, inolako konpromisorik gabe probatzera gonbidatzen zaitugu. Gure abantailak probatu ditzazun eta gustura zaudelako nahi duzun denboran gera zaitezen nahi dugu.

Mugikor merkeak eta smartphone libreak

Ohiko galderak

Hauei buruzko zalantzak ditut:
Dena ikusi