10 GB-ko mugikor-tarifa

SMS bat bidaliko dizugu % 80 kontsumitutakoan, eta beste bat mega guztiak kontsumitu dituzunean. Hilabete batean zure tarifako mega guztiak kontsumitzen badituzu, Mega Gehiago zerbitzua erabil dezakezu; haren bidez, abiadura maximoan nabigatzen jarraitu ahal izango duzu 1 Gigako bonuekin, 5 euro gehiago ordainduta (gehienez ere 3 bonu). Zerbitzua desaktibatu ere egin dezakezu, eta, orduan, abiadura128 kb/s-era edo gutxiagora murrizten da, kostu gehigarririk gabe.

Mugikorra bakarrik 10 GB-rekin eta dei mugagabeekin

Euskaltelek 10 gigako eta dei mugagabeko mugikor-tarifa bat eskaintzen dizu hilean 9 € ordainduta. Tarifa biribila da prezioari eta prestazioei dagokienez, datu asko eskaintzen dizkizulako nabigatzeko, eta ez duzulako deien minutuak zenbatzen ibili beharko: estatuko edozein telefono finkotara eta mugikorretara deitu dezakezu.
Gainera, SIM txartela doan bidaliko dizugu, eta Euskaltel zuntzaren estaldurarik ez baduzu ere kontrata dezakezu, estaldura mugikorra baitugu lurraldearen % 99an.

Internet mugikorreko 10 giga

Gure mugikor-tarifak datu asko eskaintzen dizkizu mugikorrean, bai eta dei mugagabeak ere finko zein mugikorretara, eta guztia merke-merke. 10 GB dituzu nabigatzeko, posta kontsultatzeko edo zure sare sozial gogokoenetan sartzeko. Erabiltzaile arrunt batek datuen erdiak gastatzen ditu; beraz, tarifa mugikor merke-merkea eta giga asko izango dituzu eskura.

Dei mugagabeak

Dei mugagabeak dira gure mugikor-tarifaren beste abantailetako bat. Espainiako edozein telefono finkotara eta edozein mugikorretara deitu dezakezu, nahi duzun aldi guztietan eta nahi duzun guztietara.
Hori bai, gogoan izan tarifa gehigarriko zenbakietarako (901, 902) deiek kostua dutela.

Ez dago iraupen-konpromisorik

Euskaltelen mugikor-tarifa honen beste abantaila bat da ez duela inolako iraupen-konpromisorik. Giga asko eta nahi adina dei barne hartzen dituen tarifa bat eskaintzen dizugu, oso prezio onean. Gainera, SIMa kosturik gabe bidaliko dizugu, eta ez dizugu inolako konpromisorik eskatuko. Zerbitzuarekin gustura zaudelako gera zaitezen nahi dugu.

Mugikor-tarifarik onena

Eskain daitekeen tarifa onena duzu hilean 9 €-ren truke. Datu asko nabigatzeko, mugarik gabeko deiak eta prezio oso merkea. Hori guztia sartzen da azken prezioan, BEZa barnean dela.
Gainera, nahi dituzun linea gehigarri guztiak erantsi ditzakezu, guztiak prezio berean.

Bidalketa doan

Beste operadore batzuek kobratu egiten dute SIMa bidaltzeagatik, baina Euskaltelek doan bidaltzen dizu. Hasieratik bertatik has zaitezen aurrezten.

Roaminga

Gogoan izan Europako Esparru Ekonomikoko herrialdeetako roaminga sartzen zaizula mugikor-tarifan. Hau da, Frantziara, Italiara edo Portugalera bidaiatzen baduzu, 10 giga datu dituzu nabigatzeko, Espainian egongo bazina bezala.
Herrialde horietatik kanpo, Internet mugikorrera konektatzeak kostua du.

Zer gertatzen da kontratatutako 10 gigak gainditzen dituzunean?

Hilabeteren batean zure mugikor-tarifako 10 gigak gainditzen badituzu, 1 GB-ko bonu bat aplikatuko litzaizuke, 5 €-ren truke. Gehienez ere 3 bonu aplikatuko lirateke hilabeteko. Baina zuk erabakitzen duzu nahi duzun ala ez; abiadura motelean nabigatzen jarraitu nahi duzula esan diezagukezu, bonu gehigarririk ordaindu gabe.
Behin eta berriro behar baduzu datu gehiago hartzea, gogoan izan 30 GB-ko eta dei mugagabeko tarifa bat dugula 16 €/hil ordainduta.

Mugikor merkeak eta smartphone libreak

Ohiko galderak

Hauei buruzko zalantzak ditut:
Dena ikusi