EuskaltelEuskaltel

Honor Magic5 Lite-k 120 Hz-eko OLED pantaila kurbatua estreinatuko du

Honor Magic5 Lite-k 6,67 hazbeteko OLED pantaila kurbatua dakar, estilo handikoa eta praktikoa.

Izan ere, 45º-ko angeluak bi funtzio ditu: estetika dotorea eta hobeto heltzea.

Honor Magic5 Lite oso erraza da zure eskuetarako eta zure bistarako.

Pantaila koloretsua

1.000 milioi kolore baino gehiago ditu pantailak, eta, horri esker, hainbat tonu eta errealismo handiagoa ditu. Horrez gainera, 800 nit-eko distira du; beraz, argitsuagoa da, baita argi gutxi dagoenean ere.

120 Hz-eko eguneratze-frekuentziak eta ukipen-atzemateek etenik gabeko errendimendu grafikoa ahalbidetzen dute, eta arintasuna ematen dute. Badu ezaugarri oso erabilgarri bat ere: oso azkar desblokeatzen da, ukitu bakar batekin.

Begiak babesteko, goi-frekuentziako 1920 Hz-eko PWM argiztapena arintzeko teknologia du.

Erresistentea, arina eta iraunkorra

Gailuaren erresistentziak kezkatzen zaitu? Honor Magic5 Lite-k kristal indartua du, kolpeek eta erorikoek kalterik egin ez diezaioten.

Honor Magic5 Lite terminal txiki eta arina da (175 gramo inguru pisatzen du), baina autonomia handia du: karga bakar batek bi egun irauten du. Gutxi gorabehera, 30 minutuz kargatuta, 40 W-eko SuperCharge funtzioak aukera ematen du 12,5 orduz bideoak ikusteko.

Errendimendu eta soinu indartsua

Errendimenduari dagokionez, ez du etenik izaten, hauei esker: Honor RAM Turbo, Qualcomm Snapdragon 695 prozesadorea eta Magic UI 6.1 sistema eragilea (Android 12n oinarritua).

Soinuan ere pareko potentzia du. Honor Magic5 Lite-k audio altua eta argia du, teknologia aurreratua baitu, inguruko zarata ezabatzen duena eta ahotsak optimizatzen dituena, garbiagoak eta puruagoak izan daitezen.

Estiloa eta kamerak

Diseinuari dagokionez ere ez da disimuluan geratzen Matrix eraztunaren diseinu simetrikoa, atzean ezkutuan; hantxe integratua dago kamera-sistema konplexua.

64 MP-eko kamera nagusi hirukoitza nabarmentzen da; xehetasun zehatzak urrutitik atzemateko gai da.

Eta 6 GB + 128 GB-ko memoria daukazu erabilgarri, zure obrarik onenak gordetzeko.

Ordaindu epeka Euskaltelekin.