Gailuari buruzko informazio gehiago

EuskaltelEuskaltel

Honor X8, diseinu ultrafinaren garaipena

Honor X8-ak diseinu arina du nortasun-ikur gailena. 7,45 mm-ko gorputz fin-fina eta 177 gramoko pisua ditu ertz fin eta biribilduko terminal dotore honek.

Erabilerraza eta 6,7"3ko FullView HONOR pantailaduna, gehiago eta hobeto ikusteko. Izan ere, 90 Hz6-ko eguneratze-maiztasunari esker, arinago eta garbiago ikusten da. Eta TÜV Rheinland Low Blue Light ziurtagiriak panelaren argia murrizten du eta, hala, begietako nekea murrizten. Aldea nabarituko duzu!

Kamerei dagokienez, nabarmentzekoak dira 64 MP-eko funtzio anitzeko kameralaukoitza, 5 MP-ko kamera angeluhandi bat, sakonerako kamera bat eta makro kamera bat. Harrituta utziko zaitu Gaueko Moduak, eta, gainera, grabazioak egin ahal izango dituzu atzeko eta aurreko kamera batera erabiliz. Zure argazkiak askotarikoak izateko, inoiz baino gehiago, eta angelu eta ikuspegi berriak probatzeko.

6 GB-ko memoria duzu argazkiak gordetzeko, eta, horretaz gainera, beste 2 GB, memoria zabaltzeko teknologia adimentsuari esker.

Prozesadorea ere berrikuntzaren mirari bat da. 6 nm-ko prozesuan integratutako SoC Snapdragon 680ari esker, HONOR X8a azkarra eta eraginkorra da. Gainera, barne-biltegi gisa 128 GB dituela kontuan harturik, ez duzu batere arazorik izango zure aplikazio gogokoenak instalatzeko eta eguneratzeko.

22,5 W-eko SuperCharge HONOR teknologia sendoa baterian ere hautematen da. Hamar minutuko karga bakarra eginda, aukera izango duzu 3 orduz nabigatzeko, txateatzeko edo erreproduzitzeko. Gehiago eta hobeto egiten du dena. Ezin besterik esan.

Ordaindu epeka Euskaltelekin.

Ordaindu daiteke epeka Euskaltelen mugikor, tableta edo telebista bat?

Bai, noski. Euskaltelen, besteak beste, smartphone, tableta edo telebista bat gurekin kontratatzeko aukera eskaintzen dizugu, epeka ordainduta. Gure katalogoan gehien interesatzen zaizuna aukeratu, eta etxera bidaliko dizugu inolako kosturik gabe; hileroko fakturan kobratuko dizugu. Horrela, gailua 24 kuotatan ordaindu ahal izango duzu, hasieran kopuru handi bat ordaindu beharrik gabe. Eta hori guztia interesik eta aparteko gasturik gabe.

Zenbat kostatzen da terminala bidaltzea Euskaltelen?

Ezer ez. Smartphone bat edo beste gailu elektroniko bat gurekin kontratatzen baduzu, inolako kosturik gabe bidaliko dizugu.

Informazio gehiago epekako ordainketari buruz

Dagoeneko ari naiz terminal bat epeka ordaintzen, baina beste bat behar dut. Har dezaket beste smartphone bat 24 hilabete igaro baino lehen?

Bai, noski. Hilabete luzez nahi izan duzun smarpthone hori merkaturatu bada edo zeureak istripua izan badu, kontrata dezakezu beste bat, nahiz eta lehena oraindik guztiz ordaindua ez izan. Horretarako, bi aukera dituzu:

  1. Euskaltelen fakturan zure terminal zaharra ordaintzen jarraitzea, falta zaizkizun kuotetan, eta smartphone berriaren kuotak ere ordaintzea.
  2. Edo, bestela, Euskaltelen hurrengo fakturan lehendabiziko terminala ordaintzeko falta zaizuna likidatzea. Eta bigarren mugikorra hilez hil ordaintzea.

Ez naiz Euskaltelen bezeroa. Kontrata dezaket zuekin terminal bat epeka ordaintzeko?

Ez. Euskaltelen bezeroei bakarrik saltzen dizkiegu terminalak eta gailuak. Gure ustez, garrantzitsua da arreta gure bezeroengan jartzea eta linea mugikorrak osatzeko aukera hori haiei eskaintzea. Euskaltelen bezero ez bazara, gurekin bat egitera eta abantaila horietaz eta beste batzuetaz gozatzera animatzen zaitugu.

Mugikor bat epeka ordaindu beharrean ordainketa bakarrean ordaindu nahi badut, badago aukera hori?

Bai. Zeuk aukeratu. Euskaltelen uste dugu errazagoa eta onuragarriagoa dela terminala 24 kuotatan ordaintzea, interesik eta komisiorik gabe. Baina ez dago zu baino aproposagorik zure ordaintzeko modua erabakitzeko. Are gehiago, terminala kuotatan ordaintzen has zaitezke, eta, nahi duzunean, ordaintzeko falta zaizuna batera ordaindu.

Baduzue mugikorrentzako asegururik? Badu abantailarik?

Euskaltelen smartphone bat kontratatzean, mugikorrentzako gure asegurua eskuratu dezakezu. Abantaila nagusia da aseguruaren lehen bi kuotak doakoak direla eta ez dagoela irauteko konpromisorik. Horrek aparteko lasaitasuna ematen dizu. Imajinatu erosi eta astebetera erori egiten zaizula eta pantaila hautsi egiten dela. Zorte txarra, alajaina! Gure aseguruarekin, konponketa kosturik gabe egingo dizugu edo berria emango dizugu. Eta beste gauza batzuek ere kezkatzen bazaituzte, hilean euro bat gehiago bakarrik ordainduta, babestuta egongo zara lapurreta baten aurrean ere.