EuskaltelEuskaltel

iPhone 13, superbotereak dituen kamera

Hobekuntza pila batekin, kamera gehiagorekin, autonomia handiagoarekin eta sekulako abiadurarekin dator iPhone 13 berria.

iPhone 13k 12 Mpx-eko kamera dualeko sistema aurreratu bat du, eta TrueDepth aurreko kamera bat, 3Dko aurpegi-ezagutza duena, Face ID-rako egokia. Nabarmentzekoa da kamera ultraangeluzabala, besteak baino % 47 argi gehiago ematen baitu eta askoz xehetasun gehiago eremu ilunetan. Ezin egokiagoa kaña batzuk hartzera ateratzen zaren gauetarako.

Applek estilo fotografikoak estreinatzen ditu. Adi! Ez nahastu iragazkiekin. Estiloek irudiaren eremu bakoitzean behar diren kolore-doikuntzak aplikatzen dituzte, azal-tonuak aldatu gabe.

Beste berrikuntza bat Zinema modua da: Fokatzea modu selektiboan aldatzen du, arreta eszena bakoitzeko protagonistan jartzeko, sakonerarekin jolas eginez (norberak doitu dezake).

Eta zure argazki eta bideo ia profesional horiek guztiak gordetzeko, 256 GB dauzkazu.

Ez duzu xehetasun bakar bat ere galduko OLED pantailan, distira, kolore eta argitasun paregabeak baititu. Gainera, Ceramic Shield teknologiari esker, smartphoneen beste edozein beira baino gogorragoa da pantaila. Eta iparraldean oso ondo datorren beste ezaugarri bat: urarekiko oso erresistentea da (IP 68).

YouTuben hain arrakastatsu diren bideo horiek guztiak batera ikustea izango duzu, bateriaz kezkatu gabe, iPhone 13k 2,5 ordu gehiagoko autonomia emango baitizu.

Gainera, iOS 15 sistema eragilea eta A15 Bionic prozesadorea estreinatu ditu Applek. Sekulako abiadura!

Ordaindu epeka Euskaltelekin.