EuskaltelEuskaltel

Oppo A16s: moldakortasuna, adimen artifizialaren bidez

Oppo A16s gailuak 3Dko ertz kakotuko diseinu distiratsu eta metaliko dotorea du. 190 g besterik ez da, fina da eta (8,4 mm).

Nabarmentzekoa da HD+ kalitateko 6.5"-ko superpantaila, begiak babesten dituena. Nola egiten du hori? AAren bidez egokitzen du distira-maila, ikusmena zaintzeko, eta, gainera, gogoan hartzen ditu bakoitzaren lehentasunak.

Oppo A16s gailuak hirukoiztu egiten du zure argazki-ahalmena: 13 MP-eko kamera nagusi bat du, fokatze automatikoarekin eta 80º-ko angeluhandiarekin; gainera, 2 MP-eko kamera makro bat eta 2 MP-eko sakonera-kamera bat ditu, zure ikusmen-angelua nahi adina handitzeko.

Eta selfietarako kamerarik onena ere badu, noski. 8 MP-eko aurreko kamera bat, zure onena erakusteko, izugarrizko argitasunarekin eta kalitatearekin, naturaltasuna galdu gabe. Aurrebista ere eskaintzen du, xehetasunak hobetzeko.

Ez utzi probatu gabe kolore bizien modua —tonalitate eta kolore ausartak— eta bokeh efektuko iragazkiak —22 iragazki, zure irudiei ukitu berezia emateko—.

Imajinatzen duzu zer izango litzatekeen zure bideo gogokoenak 20 orduz baino gehiagoz etenik gabe ikusi ahal izatea? Oppo A16s gailuarekin posible da, iraupen luzeko 5000 mAh-ko bateriari esker. Ezustekorik ez izateko, aktibatu energia aurrezteko modua, eta ia 2 ordu gehiago izango dituzu deietan.

Gauez, gaueko itxarote-moduak % 1,21 arte murrizten du energia-kontsumoa. Adimen artifizialaren beste lorpen bat: kargatzen ari denean, telefonoa ez da gehiegi berotzen.

Eta, memoria? 64 GB-ko barne-memoria eta 4 GB-ko RAM memoria.

Bestalde, Android 11n oinarritutako sistema eragileak fidagarritasuna eta errendimendua bermatzen ditu. Orain, gainera, System Booster sistema du, atzerapena % 18 murrizteko eta prozesatze-sistema optimizatzeko.

Ordaindu epeka Euskaltelekin.