EuskaltelEuskaltel

Oppo A77 5G, apustu segurua

Oppo A77 5G smartphoneak oso bateria eta kamera ahaltsuak ditu, eta freskatze-abiadura handiko LCD pantaila.

164x75x8 milimetroko tamaina eta 190 gramoko pisua kontuan harturik, smartphone egoki-egokia da patrikan eramateko; HD+ bereizmeneko, dentsitate handiko (269 ppi) eta 90 Hz-eko freskatze-abiadurako pantaila bikaina du, erraz eta arin nabigatzeko edozein tokitan.

Retro estiloko eta diseinu zuzeneko makina txiki honek Mediatek Dimensity 810 prozesadorea du, zortzi nukleoko motor oso ahaltsua; horretaz gainera, 6 Gb-eko RAM memoria du, batere arazorik gabe lan egin dezazun telefonoko edozein aplikaziotan; eta ColorOS 12.1 sistema eragile optimizatua du, Android sistemako aldagai oso ezagun bat, markak ondo ezagutzen duena.

Smartphone honen indarguneetako bat 48 megapixeleko atzeko kamera bikoitza da, eta, kamera osatzeko, bokeh efektu dotorea lortzeko erretratuetarako lente bat; biei esker, kalitate goreneko argazkiak egingo dizkiezu, profesional mailakoak ia, nola pertsonei hala animaliei eta paisaiei. Kameraren argitasun bikainari esker, ez dizute ihes egingo zure une gogoangarri horiek.

Bateria ere ez zaizu agortuko, gogotik saiatzen ez bazara behintzat, 5.000 mAh-ko zelula bat baitu, gai dena segidako 13 bideo-ordu eta egun oso bateko deiak eskaintzeko. Eta hori nahikoa ez balitz bezala, uneren batean bateria agortzear dagoela iruditzen bazaizu, 33 W-eko karga azkarrakerdiraino beteko dizu ordu-erdian, eta nahikoa izango duzu ordubete osorik kargatua izateko berriz.

Ordaindu epeka Euskaltelekin.