EuskaltelEuskaltel

Oppo A78 5G, eta ahaztu bateriarekin

Mugikorra erabiltzean zer ohitura ditugun jakiteko azterketa bat egiten du urtero Oppok. Horrek aukera ematen dio kontsumitzaileek zer nahi duten jakiteko eta huraxe emateko; eta konturatu da podiumaren lehen mailan bateria dagoela. Horregatik, arreta berezia jartzen du bere modelo guztietan, baita Oppo A78 5G honetan ere.

Egun eta erdi irauten duen bateria

Bateriak asko irautea eta azkar kargatzea nahi dugu denok. Horregatik, Oppo A78 5Gk 5.000 mAh-ko bateria dauka, egun eta erdirako autonomia ematen duena.

Are gehiago iraun dezan, bi gehigarri eransten dizkio: Atseden modua eta Energia Aurrezteko modua.

Dagoeneko ezin dugu karga azkarrik gabe bizi. Ikaragarria da batera ordu-erdian % 50an izatea. 33 W-eko SUPERVOOC kargari esker lortzen du hori.

128 GB gordetzeko memoria

Oppo A78 5G-ren beste indargune bat biltegiratzeko ahalmena da. 128 GB-ko memoria duenez, urteetako oroitzapenak gorde ditzakezu, mugikorra hustu beharrik gabe.

Bidaia bat egin behar baduzu, adibidez, memoria gehiago beharko duzu; bada, horretarako, nahikoa duzu 1 TB-rainoko mikroSD txartel bat gehitzea. Kito.

Gainera, Oppo honek bi nanoSIM txartel ditu.

50 Mpx-eko kamera duala

Atzeko aldean bi kamera nagusi ditu; haiei esker, argazki garbi-garbiak atera ahal izango dituzu.

Nagusiak, 50 Mpx-ekoak, adimen artifiziala erabiltzen du, eta emaitza oso onak ematen ditu erretratuetan. Gainera, atzealdea desfokuratzeko aukera ematen du, pertsona nabarmentzeko.

Bigarren kamera, 2 Mpx-ekoa, oso interesgarria da kolorearekin jolasteko. Adibidez, zuri-beltzeko bideoak graba ditzakezu, eta objektu bat koloretan utzi.

Selfieak egiteko kamerak, berriz, 8 Mpx ditu,eta argazki oso onak egiten ditu, zure sareetarako.

6,43”-ko pantaila

Mugikor handia da, 6,43”-ko LCD pantaila du, eta 2520 x 1080 pixeleko bereizmena. Gainera, zure begiak zaintzeko pentsatua dago. AAk zure erabilera-beharretara egokitzen du pantaila.

Kanpotik, itxura distiratsua du eta urarekiko erresistentzia. Pantailan desblokea dezakezu, hatz-markarekin, edo aurpegi-ezagutza erabilita.

Audioaren gaia ere aipatzekoa da. Oppo A78 5Gk bozgorailu estereo bikoitzak ditu, soinu inguratzaileagoa ematen dutenak, eta bolumena % 200 igotzeko aukera.

Zortzi nukleoko prozesadorea

Zortzi nukleoko eta 7 nanometroko prozesadorea du, eta, horri esker, dena azkarragoa da: aplikazioak, nabigatzailea..., eta energia gutxiago kontsumitzen du, gainera. Bukatzeko, 5Gko nabigazio-abiadura, 4 GB-ko RAM memoria eta Android 12 ditu.

Ordaindu epeka Euskaltelekin.