
WiFi Etxean
WiFi konexiorik onena zure etxean
Baduzu dagoeneko etxean WiFi onenaz gozatzeko aukera
Euskaltelek dakarkizun WiFi-arekin betiko ahaztuko dituzu interferentziak, sortasuna eta eten laburrak.
Bikaina da bideoak streaming-ean ikusteko, onlineko jokoetarako... Adi informazio honi, zure WiFi-aren estaldura eta abiadura hobetzeko soluzioak eskaintzera gatozkizu eta.
Zeren zain zaude?
euskaltel wifia
WiFi estaldura hobetzeko zenbait ideia
Bazenekien distantzia eta interferentziak direla etsairik handienak WiFi-seinaleentzat?
- Ez eduki kable-modema etxetresna elektrikoetatik edo ispiluetatik gertu.
- Ez jarri mikrouhin-labetik gertu, eta itzali bluetooth-bozgorailuak, haur-zaintzekoak edo antzeko gailuak, erabiltzen ez dituzunean.
euskaltel produktuak
Eta gure aholkuak betetzea zaila egiten bazaizu…
... bi soluzio ditugu, zure premietara ondoen egokitzen dena hauta dezazun
Biak erraz eta azkar aplika daitezke, eta ez da kablerik behar.

Abiadura handiagoa behar duzu?
Zenbait soluzio ditugu, zure premietara ondoen egokitzen dena hauta dezazun.
euskaltel wifia
Are gehiago hobetu nahi al duzu zure WiFia?
WiFi-rik onenaz baliatzen lagunduko dizugu, eta arazorik ohikoenak konponduko
Oso erraza baita zure WiFi-a hobetzea. Euskaltelen webguneko zure Bezeroaren Gunean dituzu eskura aukera horiek guztiak, bai eta Euskaltelen aplikazioaren bidez ere. Oraindik aplikazioa ez badaukazu, deskargatu hemendik.
- Hobetu zure WiFi-aren segurtasuna zure WiFi sarearen izena eta pasahitza aldatuz: Pasahitz sendoa erabiltzea gomendatzen dizugu, gutxienez 8 karakterekoa (maiuskulak, minuskulak, zenbakiak, karaktere bereziak), eta maiz aldatzea, WiFi-aren segurtasuna hobetzeko.
- Saihestu interferentziak, zure WiFi-aren kanala aldatuz: kanal batzuek asetasun handia jasaten dute, jende eta gailu askok erabiltzen dituzte eta. Aldatu kanal libreago batera, eta hobetu egingo da zure WiFi-aren seinalea.