Urrats guztiei jarraitu diet. Zergatik ezin naiz konektatu? Lagunduko didazue?
Bai, noski! Arazo gehienak erraz-erraz konpontzen dira. Berrikusi gurekin puntu hauek:
WiFi-a aktibo izan behar duzu zure gailuan.
Komeni da konektatu nahi duzun Euskaltel WiFi-ko puntuan zure gailuak gutxienez estaldurako bi marratxo izatea. Bestela, baliteke behar besteko estaldura ez izatea konektatzeko; beraz, gomendatzen dugu beste sarbide-puntu bat bilatzea gure konexio-mapan, edo geroxeago saiatzea berriz.
Azkenik, gogoan izan Euskaltel WiFi-ren APPa instalatua izan behar duzula. Instalatua baduzu, ireki, eta sakatu Berriro konfiguratzea, behar bezala instalatua dagoela ziurtatzeko.
Automatikoki konfiguratzeko doako aplikazioa edo urratsez urrats konfiguratzeko gida deskargatzeko, sakatu zure smartphone-motaren gainean.