Skip to main content

Nola konekta dezaket nire iOS smartphone edo tableta (eskuliburua eta deskargatzea)

APPak zure kontua aktibatzen lagunduko dizu, eta automatikoki konfiguratuko du zure gailua, ahal den guztietan Euskaltel WiFi-ra konekta dadin.

 

1. pausoa

Sartu APP Storen zure gailutik, eta instalatu Euskaltel WiFi-aren doako aplikazioa. Oso erraza da, eta doan:

App Store

 

2. pausoa

Sartu aplikazioan, idatzi Euskalteleko zure telefono mugikorraren zenbakia, eta sakatu Continuar hurrengo pausora pasatzeko.

Gogoan izan: tableta batetik sartu arren, zure mugikorreko zenbakia erabili beharko duzu identifikatzeko.

Irakurri eta onartu zerbitzua erabiltzeko kondizioak. Nahitaezkoa da kondiziook onartzea Euskaltel WiFi-a doan izateko.

 

WiFi Euskaltel Kalean iOS

3. pausoa

Behin mugikorreko zenbakia sartu eta erabiltzeko kondizioak onartuta, sarbide-kode bat jasoko duzu, SMS baten bidez. Gorde ondo zenbakia, hura erabili beharko baituzu zure gailuetatik Euskaltel WiFi-an sartzeko.

Aplikazioak automatikoki detektatuko du SMSa, eta zure sarbide-kodea sartuko du. Ez badu detektatzen, sartu zuk kodearen lau digituak, eta sakatu ¿Acceder¿, zerbitzua aktibatzeko prozesuarekin jarraitzeko.

WiFi Euskaltel Kalean iOS

4. pausoa

Ondoren, aplikazioak zure gailua konfiguratuko du, automatikoki konektatzeko Euskaltel WiFi-ra. Horretarako, ¿konfigurazio-profila¿ deskargatu behar duzu, botoian sakatuta.

Txikia denez, azkar deskargatuko da, eta zure tarifa finkoko oso datu-kopuru txikia kontsumituko du.

Deskarga amaitzen denean, sakatu ¿Instalar¿, eta, horren ondoren, onartu instalazioa, ¿OK¿ sakatuz. Beharbada, zure smartphone edo tabletako PINa sartzeko eskatuko dizu zure gailuak.

Pauso horiek bete ondoren, prest izango duzu zure iPhonea edo iPada Euskaltel WiFi-ra konektatzeko, beste ezer egin behar izan gabe. Nahikoa da WiFi-a aktibatua izatea. Erraz-erraza da.

WiFi Euskaltel Kalean iOS

Euskaltel WiFi aplikazioa

- Euskaltel WiFi aplikazioari esker, zure gailua automatikoki konfiguratzeaz gain, beste gauza asko egitea izango duzu! Adibidez:

- Euskaltel WiFi-ari esker mugikorreko zure tarifa finkoan zenbat giga aurreztu dituzun ikusi.

- Euskaltel WiFi-an sartzeko Euskadin dauden puntu guztiak kontsultatu (128.000 puntutik gora).

- Zure gailua berriz konfiguratu, uneren batean deskonektatzen bada.

- Zalantzarik edo arazorik izanez gero, "Laguntza" kontsultatu edo gurekin harremanetan jarri.

- Euskaltelen beste aplikazio batzuetan zuzenean sartu: Edonon eta Laguntza.

WiFi Euskaltel Kalean iOSWiFi Euskaltel Kalean iOSWiFi Euskaltel Kalean iOS

Cookieen politika

Gure webgunean, gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, berriro bisitatzen gaituzunean zerbitzu hobea emateko. Gure webgunean nabigatuz gero, haiek erabiltzea onartzen ari zara. Hemen duzu gure cookie-politikari buruzko informazio guztia.

Onartu