Skip to main content

Nire Euskalteleko smartphoneaz eta tabletaz gain, konekta dezaket beste tresnaren bar Euskaltel WiFi-ra? Eta beste mugikor batzuk?

Jakina! Euskaltelen mugikor bakoitzak Euskaltel WiFi-rekin aldi bereko 2 konexio izateko eskubidea ematen dizu. Hala, Euskalteleko mugikorra eta zuk nahi duzun beste mugikor, tableta edo tresna bat konekta ditzakezu doako Internetera.

Erne! Beste gailu batean Euskaltel WiFi konfiguratu aurretik, kontuan izan 2 gailu soilik egon daitezkeela aldi berean konektatuta. Mugikorreko datuen tarifan aurreztu nahi baduzu, ziurtatu beti baduzula Euskaltel WiFi konexio bat Euskaltelen smartphonerako. Gogoan izan Euskaltel WiFi zuretzako abantaila esklusibo bat dela: mugikorrean Euskaltel duzunez, WiFi-a doan duzu! ;)

Zure sarbide-kodea partekatu baduzu eta orain ezin baduzu zure smartphonea Euskaltel WiFi-ra konektatu, ez kezkatu. Beste sarbide-kode bat eska dezakezu www.euskaltelwifi.com-eko "Nire Euskaltel WiFi-a" atalean, eta, hala, Euskaltel WiFi sarerako sarbide esklusiboa berreskuratu.

Cookieen politika

Gure webgunean, gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, berriro bisitatzen gaituzunean zerbitzu hobea emateko. Gure webgunean nabigatuz gero, haiek erabiltzea onartzen ari zara. Hemen duzu gure cookie-politikari buruzko informazio guztia.

Onartu