Skip to main content

Zer abiaduratan nabigatzen dut Euskaltel WiFi erabiltzen dudanean?

Euskaltel WiFi-rekin, Euskaltelen Interneteko eta mugikorreko bezero izateagatik, doan erabili ahal izango duzu Internet zure mugikorrean edo tabletan. Horixe da gure konpromisoa; alegia, Euskadi osoko kaleetan nabigatu ahal izatea zure datu-tarifa kontsumitu gabe.

Euskaltel WiFi ez da abiadura jakin eta erreal bat duen zerbitzua, zure etxean edo negozioan duzun bezalakoa. Euskaltel WiFi-ren abiaduran eragina dute zenbait faktorek, hala nola zauden tokitik WiFi sarbide-punturako distantziak eta konektatuta dauden erabiltzaileen kopuruak eta haiek une horretan egiten ari direnak.

Cookieen politika

Gure webgunean, gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, berriro bisitatzen gaituzunean zerbitzu hobea emateko. Gure webgunean nabigatuz gero, haiek erabiltzea onartzen ari zara. Hemen duzu gure cookie-politikari buruzko informazio guztia.

Onartu