Eragin diezaioke Euskaltel WiFi-k kable-modem baten Interneteko zerbitzuaren abiadurari?
Euskaltel WiFi-ren eta Interneteko zerbitzuaren funtzionamenduak bata bestetik guztiz independenteak dira. Euskaltelek banda-zabalera gehigarri bat esleitzen die kable-modemei Euskaltel WiFi-rako bakarrik; hala, ez du eraginik Interneteko zerbitzuaren abiaduran.
Euskaltel WiFi-k nola funtzionatzen duen ulertzeko, irudikatu zure Interneteko konexioa hodi bat dela eta barruan ura doala. Euskaltel WiFi-k beste hodi bat du, zure hodiko ura kontsumitzen ez duena eta hari eragiten ez diona.