Ezin dut nire postara sartu. Zer egin dezaket?
Postara sartu ezina, oro har, arrazoi hauetako batengatik izaten da:
Lehenik eta behin, Interneteko sarbiderik badagoen begiratu behar da. Bestalde, beste arrazoi bat izan daiteke zure kontua behar bezala ez konfiguratu izana. Outlook-ekin, sartu >Herramientas >Cuentas aukeran, eta berrikus konfigurazioa. Beste arrazoi bat izan daiteke suebakiren bat edukitzea, eta horrek blokeoa eragitea. Hala bada, ezin izango zara zure postara sartu.