Skip to main content

Zer da Internet Satelitea?

% 100eko estaldura duen Interneten sartzeko produktu bakarra da. 

Zuntz optikozko kablerik eta ADSLrik ez dagoen lekuetan bizi direlako etxean banda zabal bidezko Interneteko sarbiderik ez dutenentzako produktu egokia da satelite bidezko Internet. 

Satelite bidezko Internetekin, Internetera konektatzeko berme osoa izango duzu, edozein lekutan dagoela ere zure etxea, baserria, txaleta... Izan ere, % 100eko estaldura ematen duen Interneteko sarbideko produktu bakarra da. 

Satelite bidezko konexioa erabiltzen du, oso zabalduta dagoen eta oso ezaguna den beste produktu baten antzekoa, satelite bidezko telebistarena: produktu hau erabili ahal izateko, antena paraboliko bat eta modem bat jarriko dizkizugu; oso kalitate oneko banda zabaleko nabigazio-abiadurak eskuratuko dituzu. 

Interneten nabigatu ahal izango duzu, sare sozialetara argazkiak igo, Youtubeko bideoak ikusi... ADSL bidezko konexioarekin lortzen diren abiadurak edo handiagoak bazenitu bezala. Gainera, kontuan hartu behar da satelite bidezko teknologiaren ezaugarriak eta kable bidezko sarbidearenak ez direla berdinak, eta erabiltzaile batzuek esperientzia okerragoa dutela satelitearekin: adibidez, onlineko jokoen eta P2Pren kalitatea askoz txikiagoa da kable bidezko sarbidearekin baino, baina erabilera arrunterako (nabigatu, posta, sare sozialak, Youtube, etab.), oso esperientzia ona izango du erabiltzaileak.


Euskaltel kontratatu nahi duzu?

Deitu iezaguzu doan

944 581 920

Astelehenetik ostiralera, 9-21.
Larunbatetan, 9-14.

Gure bezeroentzat

Deskargatu aplikazioa:

Apple StoreGoogle Play

Idatz iezaguzu:

info@euskaltel.com

Edo deitu:

Etxean bazaude 1717Atzerrian bazaude:
+34 688 688 222
Astelehenetik ostiralera, 9-22.
Larunbatetan, 9-14.
24/365 zerbitzu teknikoa.

Laguntza behar duzu?

BlogaForoaOhiko galderak