Skip to main content

Zenbat denbora egon naiteke kargatzerik egin gabe?

Kargatze bat egiteko, 9 hilabete dituzu. Pintxoa kontratatu zenuenetik edo azken kargatzea egin zenuenetik 9 hilabete igaro ondoren, beste hilabete izango duzu beste kargatze bat egiteko. Hilabete horretan beste kargatze bat egiten baduzu, Pintxoaren saldoa handituko zaizu, eta berriro erabili ahal izango duzu. Hilabete gehigarri horretan kargatzerik egiten ez baduzu, berriz, SIM txartela desaktibatuko zaizu, eta ezin izango duzu berriro erabili. Kasu horretan, aurrerago konektatu nahiko bazenu, Euskaltelen Bezeroarentzako Arreta Zerbitzura deitu beharko zenuke (1717, bezero partikularrentzat, eta 1771, enpresentzat). Epe horiei buruzko informazioa izan dezazun, bederatzigarren hilabetera iristeko 7 egun falta direla, SMS bat bidaliko dizugu Pintxora, kargatze bat egiteko gogorarazteko. Halaber, 9 hilabete igaro eta hilabete gehigarrian sartu ondoren, beste SMS bat bidaliko dizugu, gogorarazteko zure txartela desaktibatzear dagoela, eta kargatze bat egin behar duzula.

Cookieen politika

Gure webgunean, gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, berriro bisitatzen gaituzunean zerbitzu hobea emateko. Gure webgunean nabigatuz gero, haiek erabiltzea onartzen ari zara. Hemen duzu gure cookie-politikari buruzko informazio guztia.

Onartu