Skip to main content

Thomson 7200

Kanala aldatzeko, sartu kable-modemaren konfigurazio-menura. Horretarako, WiFi bidez edo sareko kable bidez modemari konektatutako ekipo batean, ireki Interneteko nabigatzaile bat idatzi,http://192.168.0.1, eta sakatu intro.

Gero, modema konfiguratzeko webgunea irekiko da, eta erabiltzaile-izena eta pasahitza eskatuko ditu. Idatzi "euskaltel", komatxorik gabe, "username" eta "Password" laukietan, eta sakatu Login.

thomson 2

Konfigurazio-menuan sartu ondoren, hautatu lehenbizi Wireless "Wireless" atala, goian eskuinean, eta, gero, sakatu Radio, ezkerreko aukera-zutabean.

Aldatu "channel" (kanala) laukiaren balioa, jarri erabilgarri dagoen edozein balio, sakatu apply, eta ikusi emaitza, ekipoak sarera konektatuta daudela. Aldaketa berehala gauzatuko da.

thomson 5

Kanalak ausaz probatu baino nahiago baduzu, WiFi sareen arakatzailea erabil dezakezu, scan Wireless AP´s, botoia sakatuta. Hala, zure inguruan zer kanal dauden erabilgarri ikusi ahal izango duzu grafikoki.

Cookieen politika

Gure webgunean, gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, berriro bisitatzen gaituzunean zerbitzu hobea emateko. Gure webgunean nabigatuz gero, haiek erabiltzea onartzen ari zara. Hemen duzu gure cookie-politikari buruzko informazio guztia.

Onartu