Skip to main content

Bezeroaren gunerako sarbidea eta laburpena

Bezeroaren gunera sartu ahal izateko Euskaltelen webgunera sartu behar da, eta norberaren datuak sartu, "Bezeroaren gunera sartu" atalean:

Bezeroaren gunerako sarbidea eta laburpena

Bezeroaren Gunean sartu ondoren, norberaren zerbitzuekin lotuta egin eta ikus daitezkeen aukera guztien laburpena bistaratzen da.

Bezeroaren gunerako sarbidea eta laburpena

Azken faktura: Azken fakturaren zenbatekoa bistaratzen du, eta xehetasun guztiak ikusteko aukera ere badago; baita aurreko fakturak ikustekoa ere.

Kontsultatu kontsumoak: Produktuen atalera bideratzen du. Atal horretan, kontratatuta dauden produktuen uneko hilabeteko kontsumoak ikus daitezke.

Azken izapideak: Azken izapideak bistaratzen ditu (egin baldin badira). Esate baterako, eskaerak, matxuren jakinarazpenak eta erreklamazioak. Matxura baten berri emateko aukera ere ematen du, edo erreklamazio bat egitekoa, behar izanez gero.

Albisteak: Euskalteli buruzko azken albisteak bistaratzen dira aukera honetan.

Aipagarrienak: Gehien eskatu diren zereginak bistaratzen ditu.

Halaber, ezkerreko aldean menu bat dugu, aukera hauetara sartu ahal izateko:

Bezeroaren gunerako sarbidea eta laburpena

Fakturak: Fakturak bistaratzen dira, eta fakturazioko datuen inguruko aldaketak egin daitezke hemen.

Produktuak: Telefonia finkoan, Interneten, TBn eta telefonia mugikorrean kontratatuak ditugun produktu guztiei buruzko izapideak egin daitezke hemen.

Eskaintzak: Sustapenak.

Izapideak: Azken izapideak bistaratzen ditu (egin baldin badira). Esate baterako, eskaerak, matxuren jakinarazpenak eta erreklamazioak. Matxura baten berri emateko aukera ere ematen du, edo erreklamazio bat egitekoa, behar izanez gero.

Datu pertsonalak: Norberaren datu pertsonalak bistaratzen ditu, eta aldaketak egiteko aukera ematen du.

Cookieen politika

Gure webgunean, gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, berriro bisitatzen gaituzunean zerbitzu hobea emateko. Gure webgunean nabigatuz gero, haiek erabiltzea onartzen ari zara. Hemen duzu gure cookie-politikari buruzko informazio guztia.

Onartu