Skip to main content

Izapideak

Atal honetan, egindako eskaerak, matxurak eta erreklamazioak daude. Behar izanez gero, gehiago sor daitezke.

Gestiones

Eskaerak: Atal honetan, zain dauden eskaeren segimendua egin daiteke. Eskaerak egindako kontratazioekin lotuta daude.

Matxurak: Hemen, uneko matxuren zerrenda eta horien egoera bistaratzen da. Horrez gain, matxura berriak jakinaraz daitezke gorabeheraren bat gertatuz gero. Horretarako, "Jakinarazi matxura bat" sakatu behar da.

Gestiones

Ondoren, gorabehera zein produktutan gertatu den eskatzen du sistemak (Internet, TB, telefonia finkoa edo telefonia mugikorra), eta, produktu bakoitzean zerbitzu bat baino gehiago edukiz gero, gorabehera haietako zeinetan gertatu den hautatu behar da.

Gestiones

Laguntzaile batek galderak egiten ditu, zerbitzuarekin zer gorabehera dauden zehazteko, eta guztia ondo konfiguratuta dagoen esaten du. Hala izanez gero, gorabehera bat irekitzeko aukera maten du, zerbitzu teknikoak berrikus dezan.

Azkenik, nahi den azalpena idatzi behar da, eta harremanetarako telefono-zenbakia.

Gestiones

Erreklamazioak: Hemen, uneko erreklamazioen zerrenda eta horien egoera bistaratzen da. Horrez gain, erreklamazio berriak jakinaraz daitezke desadostasunen bat gertatuz gero. Horretarako, "Erreklamatu" sakatu behar da.

Gestiones

Ondoren, erreklamazioa zein produkturi buruzkoa den aukeratu behar da (Orokorra, Internet, TB, telefonia finkoa edo telefonia mugikorra). Halaber, erreklamazioari buruzko azalpen zehatzago bat eman behar da, "Non gertatu da gorabehera?" eta "Zehaztu dezakezu pixka bat gehiago?" goitibeherako zerrendetan dauden aukerak hautatuta.

Gestiones

Galderei erantzun ondoren, irtenbide bat ematen zaio azaldutako desadostasunari, eta erreklamazio bat irekitzeko aukera ematen du, dagokion laukia sakatuta.

Gestiones

Azkenik, harremanetarako datuak, faktura-zenbakia eta erreklamazioaren testua sartu behar dira.

Gestiones

Cookieen politika

Gure webgunean, gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, berriro bisitatzen gaituzunean zerbitzu hobea emateko. Gure webgunean nabigatuz gero, haiek erabiltzea onartzen ari zara. Hemen duzu gure cookie-politikari buruzko informazio guztia.

Onartu