Skip to main content

Batzuetan zergatik egiten da instalazio bertikala fatxadaren kanpoaldean, eta, beste batzuetan, barruan? Estetika-kontuengatik bezeroek eskatzen dutelako, ala Euskaltelek hala erabakitzen duelako?

Bizilagunen batzarrean, proposamen tekniko bat aurkezten du Euskaltelek, eraikinaren aukera teknikoen araberakoa, eta bi instalazioak (horizontala eta bertikala) elkartzeko aukerarik onena ere aurkezten du. Horregatik, zenbait eraikinetan barrutik egiten da, eta, beste zenbaitetan, barruko patiotik edo igogailuaren/eskaileraren hutsunetik. Bizilagunek aukera hori errefusatu edo onartu egin dezakete, edo bestela, beste aukeraren bat proposa dezakete, bideragarria bada behintzat, hau da, teknikoki egiteko modukoa bada eta eragozpenik ez badago. Hala bada, proposamena aldatu egiten da, eta bi aldeek onartzen dute.

Cookieen politika

Gure webgunean, gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, berriro bisitatzen gaituzunean zerbitzu hobea emateko. Gure webgunean nabigatuz gero, haiek erabiltzea onartzen ari zara. Hemen duzu gure cookie-politikari buruzko informazio guztia.

Onartu