Skip to main content

Nola ordaindu ditzaket ordaintzeko ditudan fakturak?

Ondoena datorkizun aukeraren bidez ordaindu ahal izango dituzu:

1. Ordaintzeko modurik azkarrena eta errazena, Bezeroaren Gunera sartzea zure erabiltzaile-izenarekin/pasahitzarekin. "Zure faktura" atalean agertuko dira ordaintzeko dituzun fakturak. Handik deskargatu dezakezu banku-erakundeetan, telefono bidezko bankako kutxazainetan edo BBK, KUTXA, CAJA VITAL, CAJA LABORAL eta BBVAren telefono bidezko bankan edo zure kreditu-txartelaz ordaintzeko inprimakiak.

Zerbitzuren bat blokeatua baduzu eta ordaintzeko fakturarik ez baduzu, gehienez ere bi ordu igarotzerako desblokeatuko dira zerbitzuak.

2. Ordaindu dezakezu, halaber, Internetez edo telefono bidezko bankuaren bitartez (zerbitzu hori kontratatua baduzu), finantza-erakunde hauetan: BBK, KUTXA, CAJA VITAL, CAJA LABORAL eta BBVA. Horretarako, onlineko bankura edo telefono bidezko bankura jo beharko duzu, eta ordainketa bat egin ordaindu gabeko faktura bakoitzeko, datu hauek emanez (etxean jasotako ordainketa-inprimakian ikusiko dituzu):

    - Erakunde igorlearen zenbakia

    - Erreferentzia

    - Identifikazioa

    - Zenbatekoa

3. Ordainketa-inprimaki bidez, erakunde hauetan: BBK, KUTXA, CAJA VITAL, CAJA LABORAL eta BBVA. Ordainketa-inprimakiekin banku edo aurrezki-kutxara joanda, leihatilan ordaindu dezakezu, erakunde bakoitzak ordainagiriak ordaintzeko jarriak dituen ordutegietan (normalean, goizeko ordutegi mugatu bat), edo, bestela, horretarako prestatuta dauden kutxazain automatikoetan.

2. eta 3. kasuetan, dira lan-ordutegiko 48 orduan baliodunean, beranduenera ere, desblokeatuko dira zerbitzuak.

Cookieen politika

Gure webgunean, gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, berriro bisitatzen gaituzunean zerbitzu hobea emateko. Gure webgunean nabigatuz gero, haiek erabiltzea onartzen ari zara. Hemen duzu gure cookie-politikari buruzko informazio guztia.

Onartu