Skip to main content

Nola uler dezaket faktura behar bezala?

Ohiko faktura bost bloke nagusitan banatzen da:

1. Fakturaren identifikazioa: faktura-zenbakia (kode alfanumerikoz osatua) eta Emisio-data (fakturatutako periodoaren hurrengo hilaren 3ari dagokiona). Adibidez: 2009-04-03an emititu zen faktura 2009-03-01etik 2009-03-31ra bitarteko fakturazio-periodoari dagokio.

2. Bezeroaren datuak: eremuan hauek sartzen dira: izena, bi abizen, NAN-zenbakia eta helbidea. Helbidearen kasuan, ohiko helbidea (helbide fiskala) eta faktura bidaltzeko helbidea jasotzen dira.

3. Fakturatutako zerbitzuen laburpena, eremuan kontzeptu hauek agertzen dira:

- Alta-kuotak eta deskontuak.

- Hileko kuotak eta kontsumoak.

- Kuotaren zenbateko gordina zero bada, zerbitzuen xehetasunetan zehazten da, ez ordea laburpenean. Kasu horietan, hileko kuotak eta kontsumoak bakarrik zehaztuko dira laburpenean.

- Honako erregularizazio hauek zehaztu egingo dira:

    - BEZik gabeko zerbitzua aldi baterako eteteagatiko konpentsazioak.

    - Erregularizazioak uneko fakturan.

    - Fakturatzeke zegoen kontsumoa.

- Zerga-oinarriak:

    - BEZaren % 21 hileko kuotetarako eta kontsumoetarako.

    - BEZik gabeko oinarria (zerbitzua eteteagatiko konpentsazio automatikoak).

- Kontsumoaren historia, telefonia finkoari dagokionez: Bezeroaren azken sei hilabeteetako fakturazioaren konparaziozko grafikoa.

4. Bankuko helbideratze-datuak, honako datu hauek agertzen dira:

- Kontuaren titularra.

- Bezeroak faktura helbideratuta duen banku-sukurtsalaren izena eta helbidea.

- Kontu-zenbakia: segurtasunagatik, azken lau digituen lekuan asteriskoak agertzen dira. Gogoan izan fakturari, datu pertsonalei edo kontratatutako produktuei buruzko kontsultak egiteko zure banku-kontuaren azken 10 digituak eskatuko dizkizugula, segurtasunagatik.

- Faktura kobratuko den data.

5. Fakturaturiko zerbitzuen zerrenda, eremuan, bezeroak kontratatutako produktu guztiak agertzen dira, produktu-kategoriatan sailkatuta. Fakturaturiko zerbitzuen laburpena ataleko hurrenkera berean ageri dira Kategoriak. Kontzeptu orokorrak deskribatzen dituen barraren gainean zerbitzu horren truke ordaindu beharreko zenbateko osoa adierazten da. Zenbateko hori lortzeko, zerbitzua osatzen duten azpiataletan zehaztutako kontzeptu guztiak batzen dira.

Cookieen politika

Gure webgunean, gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, berriro bisitatzen gaituzunean zerbitzu hobea emateko. Gure webgunean nabigatuz gero, haiek erabiltzea onartzen ari zara. Hemen duzu gure cookie-politikari buruzko informazio guztia.

Onartu