Skip to main content

Nolakoa da Euskaltelen nire faktura?

Factura

1. Faktura-datuak: Fakturari, hura egin datari eta fakturatutako epeari buruzko informazioa
2. Banku-helbideratzea: Informazioa faktura kargatuko zaion banku-kontuari buruz. Segurtasuna dela eta, lehenbiziko digituak bakarrik ikusten dira. Aldatu nahi baduzu, sartu zure Bezeroaren Guneko "Datu pertsonalak" atalera, eta eguneratu.
3. Ordaintzekoa, guztira: Bat dator zenbateko hori zure banku-kontutik kobratuko dugunarekin. Bi hauen batura eginda kalkulatzen da: zure telekomunikazio-zerbitzuena (finkoa, Internet, telebista, mugikorra) "Faktura, guztira" eta "Beste zerbitzu batzuk, guztira" (epeka ordaintzeko terminal mugikorrak, adibidez, halakorik baldin badago) atalarena.
4. Faktura, guztira: Euskaltelekin kontratatutako telekomunikazio-zerbitzuei dagokie: finkoa, Internet, telebista eta mugikorra).
5. Komunikazio ez-elektronikoen zerbitzuen zenbatekoa, guztira: Informazioa emateko zenbatekoa. Ez zaio eransten "Faktura, guztira" atalari. Zure fakturako komunikazio ez-elektronikoei dagokien zenbatekoaren berri ematen du.
6. Faktura-historia: Azkeneko sei hilabeteetako zure kontsumoaren historia.
7. Beste zerbitzu batzuk, guztira: Euskaltelekin kontratatuta dituzun beste zerbitzu batzuen zenbatekoa, guztira; adibidez, epeka ordaintzeko erositako mugikorrak

Cookieen politika

Gure webgunean, gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, berriro bisitatzen gaituzunean zerbitzu hobea emateko. Gure webgunean nabigatuz gero, haiek erabiltzea onartzen ari zara. Hemen duzu gure cookie-politikari buruzko informazio guztia.

Onartu