Skip to main content

Eskaintza Konbinatuaren baldintzak, jada Euskaltelen Bezeroak direnentzako

Finkoa

"Nahi adina hitz egin" plana sartuta dago; 4000 minutu finkoetara deitzeko eta 100 minutu estatuko edozein operadoreren mugikorretara deitzeko, egunean 24 orduetan, astelehenetik igandera. Horrez gain, hau sartzen da linea finkoan: 1000 minutu finkoetara deitzeko eta 1000 minutu mugikorretara deitzeko asteburuko ordutegian (larunbatetan eta igandeetan).

 

Internet

Banda Zabaleko modalitatearen prezioa betiko da, betiere bezeroak ez baditu aldatzen kontratatutako modalitatea edo produktuak.

 

Mugikorra

Mugagabe + 5 GB-ko Tarifa Finkoa:

Hilean 7.000 minutuko muga estatuko edo EBko roaming-eko edozein mugikor edo finkotara deitzeko, edozein ordutan. Tarifaren mugatik kanpoko deiak: 23 zent./min. Deia ezartzea: 18,15 zent. Barne hartzen du 5 GB-en datu-transferentzia, eta abiadura-jaitsiera izango da hortik gorakoan; zerbitzuaren erabilera oinarrizko bat eskainiko du, banda-zabalera txikia eskatzen duten aplikazioetara mugatua, hala nola mezularitza-zerbitzuak. Nabigazioa blokeatu egiten da 15GB-ra iritsitakoan. Abiadura jaitsi ondoren, ez dira onartzen VoIP eta p2p trafikoak, ez eta terminala Interneteko konexioa duten beste ekipo batzuk Internetera konektatzeko erabiltzea ere. Abiadura jaisten denean nahiz nabigazioa blokeatuta dagoenean, aukera egongo da abiadura handian nabigatzeko blokeak kontratatzeko.

 

FamilyAGO Tarifa

Erabilera egokiko politika dela eta, Family tarifek 5 lineako muga dute bezeroko. Muga horretan, FamilyAGO lineak eta Family Txikia lineak (Family 100 min/2 GB) sartzen dira.

Erabilgarri dute FamilyAGO Tarifa gure Zuntzeko bezeroek (40 Mb-koek eta hortik gorakoek) eta bezero izan nahi dutenek. Estatuko deiak eta Estatuko trafikoa, eta EBko roaming-a Erabilera egokiaren politika dela eta, FamilyAGO tarifak 7.000 minutuko muga du linea bakoitzeko. Muga hori gainditu ondoren, mugikorretik egiten dituzun deiak 0 zent./min kobratuko dira, eta deia ezartzea, berriz, 18,15 zentimo (BEZa barne). Linea bakoitzaren datu-muga gainditu ondoren, doan nabigatzen jarraitu ahal izango duzu, abiadura motelagoan, 5 GB-ra iritsi arte; hala, zerbitzuaren oinarrizko erabilera izango duzu, eta banda-zabalera txikia behar duten aplikazioak soilik erabili ahal izango dituzu, hala nola mezularitzako aplikazioak. Abiadura murriztu horretan, ez dira onartzen VoIP eta P2P zirkulazioak, ez eta terminala Interneteko konexioa duten beste ekipo batzuk Internetera sartzeko erabiltzea ere. Zuzeneko deskargen atariei eta eratorriei dagokien trafikoak gainerako trafiko-motek baino lehentasun txikiagoa izango du. Abiadura jaisten denean nahiz nabigazioa blokeatuta dagoenean, aukera egongo da abiadura handian nabigatzeko blokeak kontratatzeko. Tarifa gehigarriko zerbitzuetara egiten diren deiak (902 zenbakietarako deiak barne), EBtik kanpoko roaming-ekoak, nazioartekoak, datu-konexioak, SMSak/MMSak eta Premium mezuak indarrean dauden tarifen arabera kobratuko dira. 65/20 deskontua eta Familia Ugarien deskontua ez dira aplikatuko mugikorreko FamilyAGO Tarifan. Tarifa-aldaketagatiko kostua: 7,26 € (BEZa barne). Linea gehigarriei soilik aplikatzen zaie.

 

TBa, 4K deskodetzailearekin

“Sustapena: 4K deskodetzailearen alta-kuota: Sustapen honekin, “% 100eko deskontua izango duzu 4K deskodetzailearen alta-kuotan (59 €, BEZa barne). Kontratatzen den TB-modalitatean 12 hilabete irauteko konpromisoari lotuta dago. Garaia baino lehen baja emateagatiko kargua: 48,76 € (BEZa sartu gabe) egunero hainbanagarria.”

“Zerbitzuaren instalazioaren sustapena: Sustapen honekin, % 100eko deskontua duzu zerbitzua instalatzeko kostuan (60 €, BEZa sartu gabe). Irauteko konpromisoa: 12 hilabete, zerbitzua aktibatzen denetik hasita. Garaia baino lehen baja emateagatiko kargua: 60 € (BEZa sartu gabe) egunero hainbanagarria.”

 

Take Away

Interneteko modalitatearen tarifaren prezioa betiko da, betiere bezeroak ez baditu aldatzen kontratatutako modalitatea edo beste produktu batzuk:

- 50 M-ko Internet + Take Away Zuntza: 37 €

- 200 M-ko Internet + Take Away Zuntza: 43 €

- 350 M-ko Internet + Take Away Zuntza: 46 €

Hau ere sartzen da prezioan: 10 €-ko deskontua Take Away Zuntzean. Deskontu horri eusteko, baldintza hauek bete behar dira: Mugagabeak + 5 GB-ko tarifa edo hortik gorakoa duen mugikor bat eduki behar da, eta faktura elektronikoa izan hautatuta.

Cookieen politika

Gure webgunean, gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, berriro bisitatzen gaituzunean zerbitzu hobea emateko. Gure webgunean nabigatuz gero, haiek erabiltzea onartzen ari zara. Hemen duzu gure cookie-politikari buruzko informazio guztia.

Onartu