Skip to main content

Internet

Interneteko abiadura erreala da?

Jakina, kontratatutako abiadura erreala da.

Zein abiadura dut kargatzeko eta deskargatzeko?

Deskargatzeko dugun abiadura fakturan, bezeroaren gunean edo Euskaltelen mugikorretako app-ean kontsulta dezakegu. Igotzeko abiadura zein den jakiteko, ariketa hau egin behar dugu: deskargatzeko kontratatutako abiadura zati 10, eta hori da igotzeko dugun abiadura, megatan.

Adibidea: 250 megako banda zabaleko zerbitzua kontratatua baldin badugu, deskargatzeko gure abiadura 250 mega da, eta igotzekoa 25 mega.

Abiadura-testa

Bakoitzak duen abiadura egiaztatzeko, abiadura-testa egin daiteke. Konektatu ekipo bakar bat sareko kable bakoitzeko, itxi Internet erabiltzen duten aplikazio guztiak, sakatu "Hasi proba", eta egiaztatu emaitza:

Abiadura-testa

Mugikor eta tabletetatik ere egin daiteke abiadura-proba bat. Horretarako, deskargatu app Speedtest eta aukeratu "Derio-Euskaltel" abiadura proben zerbitzaria, konfigurazio-pantailan sartu eta "Aldatu zerbitzaria" aukeratuz.

Zuntz Optikoa vs. ADSLa

Zuntz Optikoak argia darabil transmisio-bide gisa; ADSLaren kasuan, berriz, bultzada elektrikoak erabiltzen dituen ohiko kobre-pareak erabiltzen dira. Komunikazioetako transmisio-bide berri nagusia da, gaur egun, eskaintzen dituen abantaila garrantzitsuei esker:

 Informazioa transmititzeko gaitasun eta abiadura askoz handiagoa. Azpiegitura bakar batekin zerbitzu anitzeko sare  bat eratu dezake ahotsa, Internet, telebista eta beste, eta prestatuta dago gaur egun informazioaren gizarteak   gehien eskatzen dituen zerbitzu interaktiboak emateko; batez ere, telebistaren arloan.

 Kalitate hobea: Zuntz bidez garraiatutako seinaleak askoz kalitate handiagoa ere badu; izan ere, goi-tentsioko lineek edo irrati emisorek kobre parean (ADSL) sortzen dituzten interferentzia elektrikoek ez diote eragiten.

 Segurtasun handiagoa: Zuntz optikoak kobrezko kableak ordezkatu ditu eta horrek segurtasun handiagoa ematen die komunikazioei, garraiatutako seinalea askoz errazagoa baita antzematen eta gelditzen, eta hori funtsezkoa da  telebista bidezko erosketa eta banku zerbitzuetan pribatutasuna gordetzeko.

Cookieen politika

Gure webgunean, gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, berriro bisitatzen gaituzunean zerbitzu hobea emateko. Gure webgunean nabigatuz gero, haiek erabiltzea onartzen ari zara. Hemen duzu gure cookie-politikari buruzko informazio guztia.

Onartu