Skip to main content

Life

Zenbat kostatzen da Euskaltel Life?

Doan da Euskaltel Life zerbitzua Euskaltelen bezero hauentzat: gutxienez banda zabala eta ondoren ordaintzeko mugikorra edo telebista eta ondoren ordaintzeko mugikorra, edo ondoren ordaintzeko mugikorra bakarrik kontratatuta daukatenen eta gure zuntzaren estaldurarik ez dagoen eremuetan bizi direnentzat. Gainerako bezeroentzat, 9 €/hil da Euskaltel Liferen kuota (BEZa barne). 

Ez da sartzen ekipamenduan: 
- Unitate zentralaren alokairua (5 €/hil, BEZa barne). 
- Sentsoreak, berriz, Euskalteli erosi behar zaizkio, eta eskura edo epeka ordaindu daitezke. Prezioak: 2 €/hil (BEZA barne) eta 7 €/hil (BEZa barne) bitartekoak, 24 kuotatan. 
Hemen duzu sentsore bakoitzaren prezioa.

 

 

Zer egin behar dut Euskaltel Life kontratatzeko?

Hauek dira baldintzak: Euskaltelen bezero izatea linea finkoko eta/edo banda zabaleko eta/edo ondoren ordaintzeko mugikorren modalitateren batean, eta gutxienik 2 Mb/s dituen Interneterako konexioa edukitzea. Kamerak konektatzeko, berriz, WiFi konexioa behar da.

 

 

Kontrata al dezaket Euskaltel Life nire banda zabala ez bada Euskaltelena?

Bai, baldin eta gutxienez Euskaltelen finkoko eta/edo ondoren ordaintzeko mugikorreko bezero bazara. Bestalde, gutxienez 2 Mb/s dituen Internet eta WiFi bideratzaile bat ere behar dira.

 

 

 

Euskaltel Life kontratatzen badut, beste kontratu bat sinatu behar al dut Euskaltelekin?

Bai. Banda zabalari edo mugikorrari alta ematean sinatu behar duzun kontratuaz gain, alde bien obligazioak, baldintzak eta eskubideak jasotzen dituen beste bat ere sinatu beharra daukazu, Euskaltel Liferen oraingo eta etorkizuneko zerbitzu berrien ezaugarriak direla eta.

 

 

Nola kontrata dezaket Euskaltel Life?

Euskaltel Liferen webgunearen bidez, 1717 telefonora (bezero partikularrak) eta 1771ra (profesionalak edo enpresak) deituta, gure komertzialen bitartez eta baimendutako gure saltokietan.

 

 

Zer gertatzen da Euskaltel Life kontratatu ondoren?

Etxera bidaliko dizkizugu hautatu dituzun Euskaltel Liferen ekipoak, eta geuk instalatuko dizkizugu.
Hitzordua jarri, eta zure etxera joango gara, instalazioa egitera eta unitate zentrala eta erosi dituzun sentsoreak eta kamerak instalatzera eta aktibatzera. 
Erabiltzailearentzako gidaliburu bat duzu, zerbitzuaz nola baliatu jakin dezazun.

 

 

Iraupen-konpromisorik badu Euskaltel Lifek?

Ez, ez du iraupen-konpromisorik. Kontratua amaitzean, alokairuan duzun unitate zentrala itzuli egin behar diguzu. Gainera, sentsoreak eta kamerak epe jakin batean bakarrik itzul ditzakezu: 30 egun, ekipoa etxean ematen dizutenetik itzultzeko eskaera sortzen den arte. Epe hori pasatu ondoren, ekipoak (sentsoreak eta kamerak) ezin dira itzuli, eta horien finantziazio-kuotak ordaintzen segitu behar duzu.

 

 

Zer berme dute Euskaltel Liferen sentsoreek? Eta unitate zentralak?

Fabrikatzailearen bi urteko bermealdia dute sentsoreek. Epe horretan, Euskaltel Life arduratuko da bermealdiaren izapideez, matxuratutako sentsoreak jasotzeaz eta haien ordezkoa emateaz. 
Alokairuan eskaintzen da unitate zentrala; beraz, ez du mugarik haren funtzionamenduaren gaineko bermealdiak.

 

 

Kontrata al dezaket Euskaltel Life bat baino gehiago eta leku batean baino gehiagotan instalatu?

Bai. Adibidez, bat zure ohiko etxebizitzan jar dezakezu, eta bestea, berriz, bigarren etxean, edo gurasoenean. Aski duzu , horretarako, Euskaltel Liferen bezero izateko baldintzak betetzea.

 

 

Eduki al dezaket Euskaltel Life bat baino gehiago leku bakar batean?

Ez, ezin duzu. Lanean ari gara bigarren unitate bat instalatzeko aukera izan dezazun, distantzia dela eta unitate bakar batekin iristen ez zaren lekuren batean ere Euskaltel Life izan dezazun; trasteleku batean, adibidez.

 

 

Beste faktura bat bidaliko didazue Euskaltel Life dela eta?

Ez. Euskaltel bezero izateagatik jasotzen duzun faktura elektronikoari erantsiko dizkiogu Euskaltel Lifen egiten dituzun erosketak eta karguak, atal berri batean.

 

 

Jarri al diezazkioket sentsore gehiago nire Euskaltel Liferi?

Jakina. Nahi duzunean erosi eta gehitu ditzakezu sentsore berriak zure instalazioan, baina, gehienez, hiru kamera instalatu ditzakezu unitate zentral bakoitzeko.

 

 

Seguru al daude nire datuak?

Euskaltel Liferen zerbitzari seguruetan gordetzen dira bezeroaren sentsoreetako datu guztiak. Sarrera-kontrola duten instalazioetan daude zerbitzari horiek, eta baimena dutenak bakarrik sar daitezke haietara. 
Sare-egitura egoki batek babesten du zerbitzari horietarako urrutiko sarbidea (suebakia eta zenbait muga).

 

 

Nola argitu daitezke Euskaltel Liferi buruzko zalantzak?

Zerbitzu hori Euskaltel Liferi kontratatzearen abantailetako bat hau da: beti izango duzu laguntza zalantzak argitzeko. 

Hau guztia eskaintzen dizugu: 
Euskaltel Liferen webgune bat, non zerbitzuaren, ekipoen, bideoen eta abarren deskribapena aurkituko duzun. 
- Erabiltzalearentzako eskuliburu bat, hemen. 
1717ra deitu dezakezu, etxeko bezeroa bazara, eta 1771ra enpresa-alorrekoa bazara.

Cookieen politika

Gure webgunean, gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, berriro bisitatzen gaituzunean zerbitzu hobea emateko. Gure webgunean nabigatuz gero, haiek erabiltzea onartzen ari zara. Hemen duzu gure cookie-politikari buruzko informazio guztia.

Onartu