Skip to main content
|
ES - EU

Euskaltelen Roaming-aren Baldintzak

EBko roaminga sartuta dago mugikorreko tarifa guztietan, salbu eta datu mugagabeen bonuetan eta WiFi-a Oporretan zerbitzuko doako bonuetan.

Atzerrian jasotako deiak

Konexioaren ezartze-kosturik gabe Eurotarifa-eremua eta 1. eremuan. 2. eremuan eta 3. eremuan deien ezartze-kostua: 54,5 zentimo. BEZa sartuta dago prezio guztietan.

Atzerrian egindako deiak

Deia ezartzearen kostua, 0 zentimo tarifa finkoek eta 11,49 zentimo minutukako tarifek Eurotarifa eremuan eta 1. eremuan. 2. eta 3. eremuetako deiaen ezartzearen kostua : 54,5 zent./min. Eurotarifa-eremua eta 1. eremuan kontratatutako estatuko tarifari aplikatzen zaio gainkargua. BEZa sartuta dago prezio guztietan.

Roaming zonaldeak

EUROTARIFA ETA 1. EREMUA

Alemania, Austria, Belgika, Bulgaria, Zipre, Kroazia, Danimarka, Eslovenia, Espainia (helburukoa denean), Estonia, Finlandia, Frantzia, Gibraltar, Grezia, Guadalupe (Karibe frantsesa), Guyana Frantsesa (Karibe frantsesa), Herbehereak, Hungaria, Irlanda, Islandia, Italia, Reunion, Letonia, Liechtenstein, Lituania, Luxenburgo, Malta, Martinika (Karibe frantsesa), Norvegia, Polonia, Portugal, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika, Eslovakiar Errepublika, Errumania, Suedia, Suitza, Vatikanoa.

2. EREMUA

Albania, Aljeria, Andorra, Bosnia-Herzegovina, Kanada, Estatu Batuak, Guernsey, Jersey uhartea, Mann uhartea, Faroe uharteak, Mazedonia, Maroko, Monako, Montenegro, Puerto Rico, Serbia, San Marino, Suitza, Tunisia, Turkia.

3. EREMUA

Gainerako herrialdeak.

EUROPAR BATASUNAREN BARRUAN ROAMING-A ARRAZOIZ ERABILTZEKO POLITIKA

Europako Batzordearen 2016/2286 Exekuzio Erregelamenduak (EB) ezartzen duenari jarraikiz, eta bereziki haren 4. artikuluari, Euskaltel konpainiak politika hauek ezartzen ditu Europar Batasunean (aurrerantzean EB) desplazamendu-zerbitzuetan erabilera anormalak edo abusuzkoak saihesteko, eta erregelamendu horretan xedatutakoaren arabera aplikatuko ditu:

1.- Desplazamenduan diren bezeroei, Euskaltel konpainiak eskatu ahal izango die froga dezatela ohiko bizilekua Espainian dutela, edo maiz eta funtsean Espainiako lurraldean egotea dakarten lotura egonkorrak dituztela.

Ondoren ordaintzekoa:

2.- Datu-pakete irekien kasuan, Euskaltelek eskubidea gordetzen du aurrez bezeroari jakinarazita EBko desplazamendurako kontsumo-muga bat jartzeko, zatidura honetatik ateratzen den bolumenaren bikoitzaren berdina edo handiagoa: datu irekien paketearen estatuko txikizkako prezioa (BEZik gabe), faktura-epe osoari dagokiona, zati 531/2012 Erregelamenduaren (EB) 12. artikuluan araututako handizkako gehieneko tarifa.

3.- EBko desplazamenduan linea bateko kontsumoak (ahotsa eta/edo datuak) handiagoak badira estatuko lurraldean baino lau hilabetez jarraian, gutxienez: Euskaltelek bezeroari jakinaraziko dio ezen, bi asteko epean ez baditu aldatzen bere erabilera-ohiturak, Euskaltelek eskubidea gordetzen duela bezeroari EBko desplazamenduko kontsumoen gainean errekargu bat fakturatzeko, harik eta bezeroak erabilera abusuzko edo ezohikoa egiteari utzi diola erakusten duen arte. Errekargu horren prezioa ezingo da handiagoa izan indarrean den araudiak handizkako tarifa maximoetarako aurreikusten duen zenbatekoa baino. Nolanahi ere, estatuko tarifaren eta ezarritako errekarguaren batura ezin izango da handiagoa minutuko 0,2290 € eta erabilitako megabyteko 0,2420 € baino (BEZa barne).

4.- Era berean, desplazamenduko kontsumoetan bakarrik erabiltzen diren eta denbora luzean inaktibo egon diren SIM txartelen kasuan (2 hilabete edo gehiago inaktibo), edo bezero berak desplazamenduan dagoela hurrenez hurren SIM txartel bat baino gehiago erabiltzen duen kasuan: Euskaltelek bezeroari jakinaraziko dio ezen, erabilera-ohiturak aldatzen ez baditu, eskubidea gordetzen duela bezeroari EBko desplazamenduko kontsumoen gainean errekargu bat fakturatzekoa, harik eta bezeroak erabilera abusuzko edo ezohikoa egiteari utzi diola erakusten duen arte. Nolanahi ere, estatuko tarifaren eta ezarritako errekarguaren batura ezin izango da handiagoa minutuko 0,2290 € eta erabilitako megabyteko 0,2420 € baino (BEZa barne).

5.- Erreklamazioak Bezeroak eskura ditu, arrazoizko erabileraren politika honen aplikazioarekin lotutako edozein erreklamazio ebazteko, telefonia mugikorreko zerbitzua kontratatzeko baldintza orokorretan aurreikusitako erreklamazio-bitartekoak.

Aurrez ordaintzekoa:

6.- Aurrez ordaintzekoaren prezio-planen kasuan, 1. puntuan adierazitako baldintzaren alternatiba gisa, Euskaltelek eskubidea gordetzen du desplazamendu-datuen kontsumoa zatidura honen emaitzako bolumenera mugatzeko, gutxienez: desplazamendua hastean bezeroak eskuragarri duen eta jada ordainduta dagoen zenbateko osoa, BEZik gabe, zati 531/2012 Erregelamenduko (EB) 12. artikuluan araututako handizkako gehieneko tarifa.

Hauek dira gure Roaming-tarifak:

Roaming-tarifak

Cookieen politika

Gure webgunean, gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, berriro bisitatzen gaituzunean zerbitzu hobea emateko. Gure webgunean nabigatuz gero, haiek erabiltzea onartzen ari zara. Hemen duzu gure cookie-politikari buruzko informazio guztia.

Onartu