Doako zerbitzu bat da roaming-a?
Zerbitzu hau aktibatzeak ez du inolako kosturik. Nolanahi ere, kontuan hartu behar da honela tarifatuko direla egiten diren deiak, SMSak eta datu-kontsumoak, eta jasotzen diren deiak eta SMSak:
- 1 eremua - Eurotarifa: Europako Esparru Ekonomikoa (EBko 28 herrialde, Norvegia, Islandia eta Liechtenstein). Egiten diren deiak, SMSak eta datu-kontsumoak estatu barrukoak balira bezala. Gainera, deiak eta SMSak jasotzea doakoa da. Kontsultatu herrialdeak eta baldintzak hemen.
- Gainerako herrialdeak (2 eta 3 eremuak). Atzerriko herrialdean estaldura ematen digun konpainiaren nazioarteko tarifaren arabera. Kontsultatu herrialdeak eta haiei dagozkien tarifak hemen.