Eta zer eragin du Erasmuseko ikasleengan edo lanera atzerrira joan diren langileengan?
EB barruko roaming-ari buruzko araudiak tratamendu berezia ematen die zenbait bezero-multzori, telefonia mugikorreko zerbitzua kontratatuta daukatena ez den beste herrialde batekin "lotura egonkorra" badute. Multzo hauek hartzen ditu aintzat araudiak:
- EBko beste herrialde batean bizi direnak
- Enpresak lanera EBko beste herrialde batera bidali dituen langileak (ez puntualki bidaiatzen dutenak)
- Lanaldi osoz EBko beste herrialde batean dabiltzan ikasleak (multzo honetan sartzen dira Erasmus programako ikasleak)
- EBko beste herrialde batera bizitzera joan diren erretiratuak
Horrelakoetan, roaming-a arrazoiz erabiltzeko politika kontuan hartuta estatu barruan baino kontsumo handiagoa egiten bada roaming-ean baina agiri bidez egiaztatzen bada "lotura estu" bat badagoela roaming-eko kontsumoak egin diren herrialdearekin, ez da errekargurik aplikatuko.