EBko roaming-aren errekarguen amaieraren ondorioz, doakoak izango al dira estatutik Europar Batasuneko herrialdeetara egindako nazioarteko deiak ere?
Ez. Espainiako estatuan zaudela mugikorretik beste herrialde batzuetara egindako deiak nazioarteko dei gisa fakturatzen dira. Europar Batasuneko herrialdeetan deiak egitean atzerriko operadore baten sarera konektatzeak dakartzan gainkostuen kasuan bakarrik aplikatzen da EBko roaming-aren errekarguak ez kobratze hori.