Skip to main content

Eta zer eragin du Erasmuseko ikasleengan edo lanera atzerrira joan diren langileengan?

EB barruko roaming-ari buruzko araudiak tratamendu berezia ematen die zenbait bezero-multzori, telefonia mugikorreko zerbitzua kontratatuta daukatena ez den beste herrialde batekin "lotura egonkorra" badute. Multzo hauek hartzen ditu aintzat araudiak:
 

- EBko beste herrialde batean bizi direnak

 

- Enpresak lanera EBko beste herrialde batera bidali dituen langileak (ez puntualki bidaiatzen dutenak)

 

- Lanaldi osoz EBko beste herrialde batean dabiltzan ikasleak (multzo honetan sartzen dira Erasmus programako ikasleak)

 

- EBko beste herrialde batera bizitzera joan diren erretiratuak

Horrelakoetan, roaming-a arrazoiz erabiltzeko politika kontuan hartuta estatu barruan baino kontsumo handiagoa egiten bada roaming-ean baina agiri bidez egiaztatzen bada "lotura estu" bat badagoela roaming-eko kontsumoak egin diren herrialdearekin, ez da errekargurik aplikatuko.

Cookieen politika

Gure webgunean, gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, berriro bisitatzen gaituzunean zerbitzu hobea emateko. Gure webgunean nabigatuz gero, haiek erabiltzea onartzen ari zara. Hemen duzu gure cookie-politikari buruzko informazio guztia.

Onartu