Skip to main content
|
ES - EU

Zer da 2019ko asteburu guztietarako giga mugagabeen sustapena?

OSOA Family duten bezeroentzako abantaila esklusiboa da, 2019rako, inolako konpromisorik gabe. Familyko mugikorren estatu barruko datu-kontsumoa sartzen da, ostiraleko 14:00etatik igandeko 24:00etara. Ez da sartzen roamingeko trafikorik, ez EBkorik, ez EBtik kanpokorik. Ez da bateragarria MultiSIM zerbitzuarekin. 2019a amaitzen denean, zerbitzua automatikoki desgaituko da, zuk ezer egin beharrik izan gabe. Ahalik eta bezero gehienei ahalik eta esperientzia onena emateko, arrazoizko erabilera-politika bat ezarri dugu. Politika horren bidez, datuen bolumena mugatu egiten zaie Euskaltelen bezeroen batezbestekoaren aldean ohiz kanpoko edo neurriz kanpoko kontsumoa duten bezero gutxi batzuei; zehazki, beren tarifan dituztenez gain 25 GB baino gehiago erabiltzen dituztenei. Muga hori gainditu ondoren, kontsumitutako trafikoa kontratatutako tarifako GBetatik deskontatuko da. Atalase hori aldizka ebaluatzen da, eta baliteke aldatzea.  OSOA Familyko bezeroek giga mugagabeak DOAN izan ditzakete 2019ko asteburuetan beren lineetan, baldin eta ohiko baldintzekin segitzen badute: 150 min eta 3 GB, Mugagabeak + 10 GB-ko Tarifa Finkoa, Mugagabeak + 20 GB-ko Tarifa Finkoa, Mugagabeak + 50 GB-ko Tarifa Finkoa eta Mugagabeak + 100 GB-ko Tarifa Finkoa. Bestela, Asteburua+ GIGA MUGAGABEAK bonuaren kostua aplikatuko zaie, indarrean dagoen tarifaren arabera.

Cookieen politika

Gure webgunean, gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, berriro bisitatzen gaituzunean zerbitzu hobea emateko. Gure webgunean nabigatuz gero, haiek erabiltzea onartzen ari zara. Hemen duzu gure cookie-politikari buruzko informazio guztia.

Onartu