Skip to main content

Guztiz zehatza da Gastu Kontrola, edo bada kontuan hartzen ez duen alderdirik?

Gastu Kontrolak zure deien, SMS/MMSen eta Interneteko konexioen tarifak hartzen ditu barnean, atzerrian zauden batzuetan izan ezik. Deskontu, sustapen edo bonuren bat baldin baduzu, ez du aintzat hartzen. Horrelakoetarako, gure gomendioa da deskontatzen zaizun portzentajearen parera handitzeko zure jakinarazpen- eta blokeo-muga. Esate baterako: ?Ez dut hilean 20 eurotik gora gastatu nahi, eta % 25eko deskontuko sustapena dut?. Blokeoa 20 euroan konfiguratzen badugu, 20 euro errealetara iristean, aktibatu egingo zaigu blokeoa; hil-bukaeran, berriz, 20 euro ken % 25eko deskontua azalduko du fakturak. Guztira: 15 euro. Garrantzitsua da jakitea Gastu Kontrolak ez dizula etengo deia edo datu-konexioa mugara iristean; amaitu arte itxarongo du. Hau da, zure muga 20 €-koa bada eta dei batean 20 eurora iristen bazara, deia ez da etengo; jarraitu egingo du, eta, bukatutakoan, Gastu Kontrolerako konfiguratuak dituzun blokeoak ezarriko dira.

Cookieen politika

Gure webgunean, gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, berriro bisitatzen gaituzunean zerbitzu hobea emateko. Gure webgunean nabigatuz gero, haiek erabiltzea onartzen ari zara. Hemen duzu gure cookie-politikari buruzko informazio guztia.

Onartu