Skip to main content

Nola kargatu

 

Euskaltelen mugikorra aktibatu ondoren, txartela kargatzen baduzu, saldoa duzun bitartean, 9 hilabetez egin ahal izango dituzu deiak. Denbora hori pasatu eta gero, hilabetean, deiak jasoko dituzu, baina zenbaki hauetara bakarrik deitu ahal izango duzu: 1717, 2232, 2242 eta 112. Hilabete horretan, ezingo duzu ez SMSrik ez MMSrik bidali. Txartelaren balio-epean kargatzerik egiten ez baduzu, zure SIM txartelak operatibo izateari utziko dio, eta telefono-zenbakia eta une horretan daukazun saldoa galduko dituzu.

 

Onlineko kargatzea

- Online kargatzearekin, zure mugikorra erraz kargatu dezakezu, gure web-orriaren bidez. Zerbitzua eguneko 24 orduetan eta asteko 7 egunetan erabil dezakezu.

- Sartu Zure Euskaltel-en, eta, ondoren, sartu "Zure produktuak eta zerbitzuak" menuko "Mugikorra" atalean.

-  "Egin kargatze bat" aukeran, aukeratu egin nahi duzun kargatze-mota. Aukera hauek dituzu: "Fakturan sartzeko""Automatikoa, fakturan sartzeko" eta"Txartelean sartzeko".

- Ondoren, aukeratu kargatu nahi duzun zenbatekoa: 5, 10, 15, 20, 30, 50 edo 100 € (hileko muga 180 € dira).
Sartu Zure Euskaltelera

 

Euskaltelen fakturaren kargua

- Deitu 1717 doako zenbakira.

- Eskatu birkarga automatikoa zerbitzua.

- Adierazi hilero zure mugikorraren txartelean birkargatu nahi duzun kopurua: 5, 10, 15, 20, 30, 50 ó 100 € (hileko muga 180 €).

- Ahutatzen duzun zenbatekoa Euskaltelen fakturan kargatuko dizugu. Gogoan izan nahi duzunean eman dezakezula baja kargatze automatikoan, inolako kosturik gabe.

 

Karga txartelak

- Erosi Euskaltelen saltokietan edo baimendutako establezimenduetan kargatzeko txartela, nahi duzun diru-kopuruarekin.

- Harraskatu txartelaren atzeko banda 16 digituak agertu arte. Desestali ondoren, kargatzeko bi aukera dituzu:

- Markatu: *122* bistaratutako 16 digituz osaturiko kodea # eta deitzeko tekla.

- Deitu 2232 doako zenbakira eta jarraitu argibideei.

 

Kutxazain automatikoak

- Kutxazain automatiko hauetan balio du: BBK, Kutxa, Vital Kutxa, La Caixa, BBVA, Red telebanco 4B eta Euskadiko kutxa.

- Aukeratu Euskaltel aukera eta jarraitu kutxazaineko pantailako jarraibidei.

- Hautatu zure mugikorreko txartelean birkargatu nahi duzun kopurua: 5 €-tik 150 €-ra (5 €-ren multiploko kopuruak)

 

Telefono bidezko kargatzea

- Deitu 1717 doako zenbakira.

- Eskatu kargatze-zerbitzua zure kreditu‑ edo kargu‑txartelaren bidez edo Euskaltelen fakturaren bidez.

- Adierazi zure mugikorreko txartelean birkargatu nahi duzun kopurua (hileko muga: 180 €)

- Eta kargatzea atzerrian zaudela egin nahi baduzu, deitu telefono honetara: +34 688 688 222.

 

Banku-txartelaren bidez kargatzea

Kutxazain automatikoetanEuskaltelen saltokietan1717ra deituta edoZure Euskaltelen bidez (webguneko Bezeroaren Gunean) egin dezakezu kargatzea.

- Aukeratu kargatu nahi duzun zenbatekoa: 5, 10, 15, 20, 30, 50 edo 100 €(hileko muga 180 € dira).

 

Salbamendu kargatzea

- Deitu 1717 doako zenbakira.

- Eskatu Euskaltelen fakturaren bidez salbamendu-kargatzea egiteko zerbitzua.

- Zenbateko hauen artetik, aukeratu zenbateko kargatzea egitea nahi duzun 5 € baino gutxiagoko saldoa duzunean edo kargatzerik ez egiteagatik zure zenbakia iraungitzear dagoenean: 10€, 15€, 20€ edo 30€.

- Salbamendu-kargatzea konfiguratuta, ez duzu saldoaz kezkatu beharrik izango, eta SMS bat bidaliko dizugu kargatze bakoitzaren berri emateko.

Salbamendu Kargatzearen hileko muga: 180 €. Egunean gehienez ere 3 Salbamendu Kargatze egin daitezke.

Cookieen politika

Gure webgunean, gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, berriro bisitatzen gaituzunean zerbitzu hobea emateko. Gure webgunean nabigatuz gero, haiek erabiltzea onartzen ari zara. Hemen duzu gure cookie-politikari buruzko informazio guztia.

Onartu