Skip to main content
|
ES - EU

Nola konfigura dezaket erantzungailu-zerbitzua?

Mugikorraren postontzia aktibatzean eta lehen aldiz sartzean, ongi-etorria emateko, sarreratxo bat entzungo dugu. Gero, postontzia pertsonalizatzeko, datu hauek konfiguratu beharko dituzu:

- Hizkuntza-hautaketa.
- Ongietorri-mezua.
- Sartu pasahitza (4 digitu), bezeroak berea ez den beste telefono mugikor edo finko batetik sartu behar duenean.

Hala, bezeroak bere postontzia pertsonalizatua du. Eta POSTONTZIAREN MENU NAGUSIRA IRITSIKO DA:

- Mezua entzun nahi baduzu, sakatu 1.
- Gorde egin nahi baduzu, sakatu 2.
- Ezabatu egin nahi baduzu, sakatu 3.
- Mezua transferitu nahi baduzu, sakatu 6. (Sakatzean, helburuko zenbakia eta # markatzeko eskatzen du).
- Mezua utzi dizun zenbakira deitzeko, sakatu 0.

242ra deitzen duzun bakoitzean, lokuzioak esango dizu zenbat mezu berri dituzun eta/edo zenbat mezu dauzkazun "entzunda". Gero, aukera hauek ematen ditu:

- Mezuak entzun nahi badituzu, sakatu 1.
- Mezu bat bidali nahi baduzu, sakatu 2.
- Aldaketaren bat egin nahi baduzu, sakatu 3. 3 sakatuz gero:

1. Ongi-etorriko mezua aldatu nahi baduzu, sakatu 1 (bezeroak bere ongietorri-mezua grabatuko du. Mezu estandarrera itzultzeko, joan "Ongietorri-mezua aldatu" aukerara, eta sakatu 3, "ezabatu". Euskaltelen oinarriko mezua agertuko da berriro.
2. Kanpoko deia desaktibatuta/aktibatuta. Aktibatzeko/desaktibatzeko, sakatu 3 (funtzionalitate berri honen bidez, ahots-postontziak automatikoki deitzen dio bezeroari mezua jaso eta ordubetera, aurrez kontsultatu ez bada. Funtzionalitate hori desaktibatuta dago lehenespenez, eta konfigurazio-aukera honetatik aktibatzen da).
4. Pasahitza aldatu nahi baduzu, sakatu 4.
5. Hizkuntza aldatu nahi baduzu, sakatu 5 (gaztelania hautatu nahi baduzu, sakatu1#; euskara hautatu nahi baduzu, sakatu 2#; ingelesa hautatu nahi baduzu, sakatu 3#).

(Laguntza behar baduzu, sakatu 8). Menu nagusira itzultzeko, sakatu *.

Cookieen politika

Gure webgunean, gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, berriro bisitatzen gaituzunean zerbitzu hobea emateko. Gure webgunean nabigatuz gero, haiek erabiltzea onartzen ari zara. Hemen duzu gure cookie-politikari buruzko informazio guztia.

Onartu