Skip to main content

Zer egin behar da ezbeharrik gertatuz gero?

Oro har, ezbeharraren berri izan bezain pronto, asegurudunak haren berri eman behar dio Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuari, 900 835 945 telefono-zenbakira deituz, eta hark ematen dizkion jarraibideak bete.

Mugikorraren Zaintza Plus polizarik baldin badaukazu, hau egin behar duzu mugikorra lapurtzen edo osten badizute:
 

- Dagokion agintaritzan jarri behar da salaketa, eta ezbeharra nola gertatu den zehaztu; halaber, aseguratutako ekipoaren datuak eman behar dira (marka, modeloa, IMEIa).

- Aseguratutako ekipoaren IMEIa blokeatzeko eskatu behar zaio Euskalteli
Nahi gabe puskatzen edo herdoiltzen bada:

- Ez saiatu zeure kasa konpontzen; ez erabili zeure kasako saldu osteko zerbitzurik.

 

- Deitu Mugikorraren Zaintza-ren bezero-arretarako telefonora (900 835 845) eta zehaztu , deklarazioan, ezbeharraren nondik norako guztiak. Bete ematen dizkizuten jarraibideak.

 

- Mugikorraren Zaintza-ren bezero-arretarako telefonoak esaten badizu jaso egingo dizutela mugikorra (konpontzeko edo haren ordez beste bat emateko), ez eman ez kargagailurik, ez gehigarririk, ez SIM txartelik.

Cookieen politika

Gure webgunean, gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, berriro bisitatzen gaituzunean zerbitzu hobea emateko. Gure webgunean nabigatuz gero, haiek erabiltzea onartzen ari zara. Hemen duzu gure cookie-politikari buruzko informazio guztia.

Onartu