Skip to main content
|
ES - EU

Zer funtzionalitate ditu EDONONek

Askotariko funtzionalitateak ditu Edonon-ek:

- TBko kanal guztiak zuzenean ikus daitezke; alegia, kanalik onenak ikus ditzakezu edonon zaudela ere. Gainera, zuzeneko TB honek replay funtzionalitatea du; haren bidez, hasita dauden edukiak hasieratik ikusi ahal izango dituzu.

- Telesail, film, dokumental eta aisialdiko saiorik onenak ikusi ahal izango dituzu replayteka-n.

-  Programazio-gidaren bidez, erraz ikusi ahal izango duzu aukeran dauden saio guztien informazio guztia. Are gehiago, pasatu diren edo zuzenean ematen ari diren edukiak erreproduzitu ditzakezu gida horretatik.

-  Grabazioei dagokienez, edukien grabazioa programatu dezakezu, eta, aplikazioan erreproduzitzeaz gain, zure deskodetzailearen bidez ere erreproduzi ditzakezu.

-  Aplikazioaren hizkuntza ere konfigura dezakezu: euskara edo gaztelania.

-  Telesailen kasuan, “configurar el siguiente episodio” aukera dago, eta, aktibatuta baldin badago, telesail baten atala amaitu ondoren, aplikazioa hurrengo atala erreproduzitzen hasiko da automatikoki.

-  Azkenik, biltzailearen funtzionalitatea ere badago, edukiak azkar eta eraginkortasunez bilatu ahal izateko.

Cookieen politika

Gure webgunean, gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, berriro bisitatzen gaituzunean zerbitzu hobea emateko. Gure webgunean nabigatuz gero, haiek erabiltzea onartzen ari zara. Hemen duzu gure cookie-politikari buruzko informazio guztia.

Onartu