Kanalak ez dira ikusten
Ez badira ikusten telebistako kanalak, egiaztatu puntu hauek:
- Ea Euskaltelen kable ardazkidea deskodetzailearen RF konektorera konektatua dagoen (ikusi eskema erabiltzailearen eskuliburuan).
- Ea HDMI kablearen muturretako bat behar bezala konektatua dagoen deskodetzailearen HDMI konektorera eta beste muturra telebistaren HDMI konektorera (ikusi eskema erabiltzailearen eskuliburuan)
- Ea zure telebistaren sarrera (Source) 4K deskodetzailea konektatua duzun HDMI sarrerarekin lotua dagoen.
- Sartu "Ezarpenak" ("Ajustes") menuko "Berriro sintonizatu eta leheneratu" ("Resintonación y restauración") aukerara, hautatu "Berriro sintonizatu" ("Resintonización") eta sartu PINa, deskodetzaileak telebistako kanal guztiak berriro sintoniza ditzan.