Skip to main content

Nola konfigura daiteke gogoko kanalen zerrenda bat Euskaltelen deskodetzaileekin?

Euskaltelen deskodetzaile interaktiboarekin. 
Euskaltelen zuntz bidezko deskodetzailearekin. Sakatu urrutiko agintean giltza ingelesaren irudia duen botoia, eta, ezkerrean, menu bat agertuko da. Hautatugogokoen aukerara (izar bat du), eta sakatu OK.
Ezkerren, kanal-zerrenda oso bat agertuko da, eta, eskuinean, berriz, koadro bat. . Han, zure gogoko kanalen zerrenda izan nahi dituzunak gehitu ditzakezu.
Gogokoenen zerrenda memorian sartzeko, Irten botoia sakatu behar dugu. Ohar bat agertuko da, eta gogokoenen zerrenda gorde nahi dugun galdetuko digu. Konfigurazioa gordeta gelditu dadin, "SI" aukera hautatu behar dugu.
Deskodetzailearen eguneroko erabileran, edozein unetan, kanal gogokoenak soilik ikusteko aukera aktiba dezakegu, honela: OK botoia sakatu; gero, botoi horia, eta azkenik, kanal gogokoenen zerrenda aktibatu nahi dugula berretsi. kanal-zerrenda osora itzultzeko, pauso horiek berak jarraitu ditzakegu, edo bestela, deskodetzailearen entxufea atera eta berriro sartu.

Cookieen politika

Gure webgunean, gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, berriro bisitatzen gaituzunean zerbitzu hobea emateko. Gure webgunean nabigatuz gero, haiek erabiltzea onartzen ari zara. Hemen duzu gure cookie-politikari buruzko informazio guztia.

Onartu