Nola ordezka ditzaket urrutiko aginteko pilak?
Estutu eta bultzatu pixka bat pilen konpartimentuko estalki irristagarria.
Kendu gastatutako pilak.
Sartu pila berriak + eta - polaritateak errespetatuz
Jarri berriz estalkia zirriztuan barrena irristatuz, eta egiaztatu ondo sartuta dagoela (klik bat entzun behar da).
Ez nahastu karga edo marka desberdineko pilak, eta ez utzi pilak agintean sartuta denbora luzez, agintea erabili behar ez baduzu.