Skip to main content

EDONON zerbitzuaren baldintzak

Euskaltelen telebista digitala eta 10 MB-ko edo gehiagoko zuntz bidezko Banda Zabalaren Interneteko sarbide-zerbitzua dituzten bezeroek eskuratu dezakete produktu hau. Halaber, faktura formatu elektronikoan jaso beharko dute.

A.- ZERBITZUAREN DESKRIBAPENA

Gailu ugaritarako zerbitzuak aukera ematen du streaming bidez sartzeko, Euskaltelen webgunean xehatzen diren gailuen bidez, bezeroak kontratatuta daukan kanal-paketeko eta EUSKALTELEK une bakoitzean eskaintzen duen telebista-zerbitzuko kanal-sortako edukietara. Baliteke eduki batzuetara sartzeko baldintza gehiago bete behar izatea eta tarifa bat ordaindu behar izatea.

Emisioa edo zerbitzua ezin izango da lokal publikoetan eskaini, eta auzo-komunitate guztiarentzat ere ezin izango da jarri. Oro har, baimendutako erabilerak baino ezin izango dira gauzatu.

BEZEROAK 5 gailu lot ditzake gehienez ere bere kontura (une bakoitzean eskura dauden gailu-modalitateen artean aukeratuta), eta erabiltzaile-kontu bakar bat izan dezake. EUSKALTELEN webgunean eguneratuko dira eskura dauden gailuak.

Zerbitzua erabiltzeko, EUSKALTELEK eskatuko dizkion erabiltzaile-izena eta pasahitza sartu behar ditu BEZEROAK.

Eskura dagoen gailu bat erregistratzeko, gailu horretatik sartu behar du BEZEROAK zerbitzuan. Gailuak EUSKALTELen webgunetik soilik alda ditzake BEZEROAK. 

Erregistratutako bi gailu soilik erabil ditzake batera BEZEROAK. 

B.- ZERBITZUAREN KALITATEA ETA MUGAK

Zerbitzura sartzeko, Interneteko konexioa behar da, eta hori ez dago zerbitzuan sartuta; beraz, Interneteko konexioaren kostua BEZEROAK ordaindu behar du oso-osorik.

Bezeroak kontuan izan behar du zerbitzuan sare mugikorraren bidez sartuz gero oso handia dela datu-kontsumoa; beraz, zerbitzuan sartzeko, Interneteko sare finko bat erabiltzea gomendatzen dugu.

EUSKALTELEK ez du bere gain hartzen ardurarik edukiak gaizki ikusten badira Interneteko konexioaren kalitate eskasagatik edo konexioa beste erabiltzaile batzuekin batera erabiltzeagatik.

Zerbitzua estatu barruan egindako konexioetarako eskaintzen da soilik.

Helduentzako edukia ez da eskuragarri egongo gailu ugaritarako zerbitzuan.

Gailuak espezifikazio jakin batzuk bete behar ditu sistema eragileari eta nabigatzaileari dagokienez; EUSKALTELEN web-orrian kontsultatu behar dira espezifikaziook. 

Cookieen politika

Gure webgunean, gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, berriro bisitatzen gaituzunean zerbitzu hobea emateko. Gure webgunean nabigatuz gero, haiek erabiltzea onartzen ari zara. Hemen duzu gure cookie-politikari buruzko informazio guztia.

Onartu