Skip to main content

Gailuen kudeaketa

Baliteke Edononerako sarbidea duten zure gailuak kudeatu behar izatea; izan ere, haietako bostekin soilik sar zaitezke, eta, seigarren bat izan nahi baduzu, beste bostetako bati baja eman behar diozu. Seigarren gailu batekin sartzen saiatzen bazara, mezu hau bistaratuko zaizu:

failed

Sakatu "Gestión de Dispositivos", eta, gero, idatzi Euskalteleko Bezeroaren Gunera sartzeko erabiltzen dituzun erabiltzaile-izenaren helbide elektronikoa eta pasahitza.

 

Aplikazioari lotutako gailuen zerrenda bistaratuko da; pantaila horretatik, baja eman diezaiekezu.

 

Kontuan izan gailuaren izena aldatu ez baduzu eremu hori zuri egongo dela, eta bereizteko era bakarrak gailu-mota (PCa, Mac, TAB...) eta gailuaren erregistro-data izango direla.

Kontuan izan, halaber, ordenagailuei (PC edo Mac) "Gestión de Dispositivos" atalean baja eman ondoren plugina desinstalatu behar duzula, aurrerago, arazorik gabe, berriz instalatu eta alta eman ahal izateko.

Cookieen politika

Gure webgunean, gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, berriro bisitatzen gaituzunean zerbitzu hobea emateko. Gure webgunean nabigatuz gero, haiek erabiltzea onartzen ari zara. Hemen duzu gure cookie-politikari buruzko informazio guztia.

Onartu