Skip to main content

Nola erabiltzen da?

Aplikazioak oso modu intuitiboan funtzionatzen du. Zenbait menuren bidez nabigatzen da. Menu horizontalean, hiru aukera daude:

Portada: Atal honetan, beren ezaugarriak direla-eta zuretzat interesgarriak izan daitezkeen edukiak ditugu. Atal hau sarri eguneratuko da, nobedadeak eta eduki aipagarrienak ikus ditzazun.

Bideokluba:Atal honetan, edukiak aukeratu ditzakezu, zeuk nahi duzunean ikusteko. Edukiak kategoriaka ordenatuta daude, pantailaren eskuinean ageri den menuaren arabera.

TBa zuzenean: Atal honetan, kanalak zuzenean ematen ari diren edukiak ikus ditzakezu. Pantailaren ezkerrean, koadro txiki bat ageri da, edukia erreproduzitzen duena (Android sistema eragilean izan ezik), eta eskuinean, berriz, kanal-zerrenda bat, ikuskizunaren izena eta iraupena jasotzen dituena.

Gida: Aukera honetan, pantailaren ezkerrean, kanal-zerrenda bat dago, eta, gero, kanal horiek egun horretan eta hurrengo 6 egunetan izango duten programazioa.

Nire grabazioak:Hor dituzu Edononen eta zure HD deskodetzailearen bidez grabatutako programak. Ale batetik, zure deskodetzailean erreproduzi ditzakezun grabazioak azalduko zaizkizu ("Eginda dauden grabazioak"); bestetik, berriz, "Programatutako grabazioak", hau da, martxan diren edo programatuta dauden grabazioak. Kasu bietan, grabazioa babestu edo ezabatu egin dezakezu.

Gainera, pantailaren goiko eskuineko aldean, 3 aukera daude:
Gurasoen kontrola (giltzarrapoa): Film bakoitzerako gomendatutako adin-tarteen arabera adingabeei edukiak blokeatzeko eta helduentzako edukia blokeatzeko balio du.

Doikuntzak (gurpila): Aplikazioaren hizkuntza aukeratzeko (euskara/gaztelania), gailuari izena aldatzeko, hurrengo kapituluaren konfigurazioa egiteko eta aplikazioaren informazio teknikoko datuak eta lege-oharra ikusteko.

Bilaketa (lupa): Aukera honekin, eskuragarri dauden edukiak bila daitezke filmaren izenburuko hitzak erabiliz.

Cookieen politika

Gure webgunean, gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, berriro bisitatzen gaituzunean zerbitzu hobea emateko. Gure webgunean nabigatuz gero, haiek erabiltzea onartzen ari zara. Hemen duzu gure cookie-politikari buruzko informazio guztia.

Onartu