Skip to main content

Nola ikusi TBa zuzenean.

Zuzeneko edukiak ikusteko, bi aukera dituzu: Nabigatu "Gida" menuraino. Pantaila horretan, kanal bakoitzak zenbait egunetan emango duen programazioaren gida izango duzu. Zuzenean ematen ari diren edukiak laranjaz ageri dira, eta lerro bertikal laranja batek adierazten dizu saioa aspaldi hasi den ala ez. Laranjaz nabarmendutako edukia sakatuz gero, edukiaren posterra bistaratuko zaizu pantailaren beheko aldean, deskribapen labur batekin. Posterra sakatuz gero, zuzeneko edukia erreproduzitzen hasiko da. Bestalde, unean ematen ari den edukiaren fitxara sar zaitezke pantailaren ezkerrean kanalaren logotipoa sakatuz gero. Edukiaren fitxan, play ikonoa (triangelua) duen posterra sakatuz gero, bideoa erreproduzitzen hasiko da. Beste aukera bat da "TBa zuzenean" aukera erabiltzea. Han, kanal-zerrenda bat bistaratzen da, eta, kanalak aukeratuz gero, edukia erreproduzitu egiten da (Android sistema eragilean izan ezik). Besterik gabe, pantaila handitu behar duzu, edo play (triangelua) sakatu, Android sistema eragilea izanez gero.

Cookieen politika

Gure webgunean, gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, berriro bisitatzen gaituzunean zerbitzu hobea emateko. Gure webgunean nabigatuz gero, haiek erabiltzea onartzen ari zara. Hemen duzu gure cookie-politikari buruzko informazio guztia.

Onartu