Skip to main content

Nola erosten dira ordainpeko edukiak?

Oso erraza da.

HD deskodetzaileetan:

Ordainpeko edukietako bat erosi nahi baduzu, nabigatu hura dagoen lekuraino. Edukiaren gainean jartzen zarenean, haren prezioa bistaratuko zaizu. Urrutiko agintearen OK botoia sakatu ondoren, erosketa-prozesuarekin hasiko zara. OK botoia sakatu ondoren, erosketa egiaztatzeko leiho bat bistaratuko zaizu, edukiaren izenburua eta prezioa jasotzen dituena. Onartzen baduzu, deskodetzaileak PINa eskatuko dizu, erosketa egiteko (betiere aukera hori aktibatuta baldin badaukazu). PINa zuzena bada, erosketa-prozesua bukatu egingo da. Mezu bat bistaratuko zaizu, erosketa ondo egin dela jakinarazteko, eta, ordutik aurrera, edukia ikusi ahal izango duzu 48 orduz.

PVR deskodetzaileetan:

Replaytekan sartzean, edukiak ikus ditzakezu. Prezioa markatuta daukatenak dira ordainpeko edukiak. Edukiz eduki nabiga dezakezu, eta karatula eta prezioa ikusi. Interesatzen zaizun bakarren batera iristean, sakatu agintearen OK botoia. Pantaila berri bat azalduko zaizu, edukiaren karatula letra handiz idatzita eta datu hauek dituela: zuzendaria, aktoreak, ekoizpenaren urtea eta sinopsia. Erosteko eta edukia zure Gogokoetara gehitzeko aukerak ere azalduko zaizkizu. Erosteko aukera sakatzen baduzu, deskodetzaileak zure PINa eskatuko dizu erosketa egiteko (betiere aukera hori aktibatuta baldin badaukazu). PINa zuzena bada, erosketa-prozesua bukatu egingo da. Mezu bat bistaratuko zaizu, erosketa ondo egin dela jakinarazteko, eta, ordutik aurrera, 48 ordu izango dituzu edukia ikusteko.

Cookieen politika

Gure webgunean, gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, berriro bisitatzen gaituzunean zerbitzu hobea emateko. Gure webgunean nabigatuz gero, haiek erabiltzea onartzen ari zara. Hemen duzu gure cookie-politikari buruzko informazio guztia.

Onartu