Skip to main content

Nola kargatu

 

Euskaltelen mugikorra aktibatu ondoren, txartela kargatzen baduzu, saldoa duzun bitartean, 9 hilabetez egin ahal izango dituzu deiak. Denbora hori pasatu eta gero, hilabetean, deiak jasoko dituzu, baina zenbaki hauetara bakarrik deitu ahal izango duzu: 1717, 2232, 2242 eta 112. Hilabete horretan, ezingo duzu ez SMSrik ez MMSrik bidali. Txartelaren balio-epean kargatzerik egiten ez baduzu, zure SIM txartelak operatibo izateari utziko dio, eta telefono-zenbakia eta une horretan daukazun saldoa galduko dituzu.

 

Onlineko kargatzea

- Online kargatzearekin, zure mugikorra erraz kargatu dezakezu, gure web-orriaren bidez. Zerbitzua eguneko 24 orduetan eta asteko 7 egunetan erabil dezakezu.

- Sartu Zure Euskaltel-en, eta, ondoren, sartu "Zure produktuak eta zerbitzuak" menuko "Mugikorra" atalean.

-  "Egin kargatze bat" aukeran, aukeratu egin nahi duzun kargatze-mota. Aukera hauek dituzu: "Fakturan sartzeko""Automatikoa, fakturan sartzeko" eta"Txartelean sartzeko".

- Ondoren, aukeratu kargatu nahi duzun zenbatekoa: 5, 10, 15, 20, 30, 50 edo 100 € (hileko muga 180 € dira).
Sartu Zure Euskaltelera

 

Euskaltelen fakturaren kargua

- Deitu 1717 doako zenbakira.

- Eskatu birkarga automatikoa zerbitzua.

- Adierazi hilero zure mugikorraren txartelean birkargatu nahi duzun kopurua: 5, 10, 15, 20, 30, 50 ó 100 € (hileko muga 180 €).

- Ahutatzen duzun zenbatekoa Euskaltelen fakturan kargatuko dizugu. Gogoan izan nahi duzunean eman dezakezula baja kargatze automatikoan, inolako kosturik gabe.

 

Kutxazain automatikoak

- Kutxazain automatiko hauetan balio du: BBK, Kutxa, Vital Kutxa, La Caixa, BBVA, Red telebanco 4B eta Euskadiko kutxa.

- Aukeratu Euskaltel aukera eta jarraitu kutxazaineko pantailako jarraibidei.

- Hautatu zure mugikorreko txartelean birkargatu nahi duzun kopurua: 5 €-tik 150 €-ra (5 €-ren multiploko kopuruak)

 

Telefono bidezko kargatzea

- Deitu 1717 doako zenbakira.

- Eskatu kargatze-zerbitzua zure kreditu‑ edo kargu‑txartelaren bidez edo Euskaltelen fakturaren bidez.

- Adierazi zure mugikorreko txartelean birkargatu nahi duzun kopurua (hileko muga: 180 €)

- Eta kargatzea atzerrian zaudela egin nahi baduzu, deitu telefono honetara: +34 688 688 222.

 

Banku-txartelaren bidez kargatzea

Kutxazain automatikoetanEuskaltelen saltokietan1717ra deituta edoZure Euskaltelen bidez (webguneko Bezeroaren Gunean) egin dezakezu kargatzea.

- Aukeratu kargatu nahi duzun zenbatekoa: 5, 10, 15, 20, 30, 50 edo 100 €(hileko muga 180 € dira).

 

Salbamendu kargatzea

- Deitu 1717 doako zenbakira.

- Eskatu Euskaltelen fakturaren bidez salbamendu-kargatzea egiteko zerbitzua.

- Zenbateko hauen artetik, aukeratu zenbateko kargatzea egitea nahi duzun 5 € baino gutxiagoko saldoa duzunean edo kargatzerik ez egiteagatik zure zenbakia iraungitzear dagoenean: 10€, 15€, 20€ edo 30€.

- Salbamendu-kargatzea konfiguratuta, ez duzu saldoaz kezkatu beharrik izango, eta SMS bat bidaliko dizugu kargatze bakoitzaren berri emateko.

Salbamendu Kargatzearen hileko muga: 180 €. Egunean gehienez ere 3 Salbamendu Kargatze egin daitezke.


Euskaltel kontratatu nahi duzu?

Deitu iezaguzu doan

944 581 920

Astelehenetik ostiralera, 9-21.
Larunbatetan, 9-14.

Gure bezeroentzat

Deskargatu aplikazioa:

Apple StoreGoogle Play

Idatz iezaguzu:

info@euskaltel.com

Edo deitu:

Etxean bazaude 1717Atzerrian bazaude:
+34 688 688 222
Astelehenetik ostiralera, 9-22.
Larunbatetan, 9-14.
24/365 zerbitzu teknikoa.

Laguntza behar duzu?

BlogaForoaOhiko galderak