“Deitzen ari den linearen identifikazioa mugatzea”. Ez baduzu nahi zure zenbakia agertzea deitzen diezun bezeroen terminaletan, nahikoa
da "067" markatzea deitu nahi duzun telefono-zenbakiaren aurretik (ez du kosturik). Gainera, zure telefono-zenbakia behin betiko ezkutatu
nahi baduzu, kosturik gabe ezkuta dezakezu, sei hilean behin, Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuan zerbitzu hori eskatuta (1717 edo haren ordez
jartzen dena).
Bestalde, EUSKALTELek jakinarazten dizu erakutsi egiten duela deitzen ari den linearen identifikazio ezkutatua 112 zenbakiaren bitartez eta
larrialdietan arreta emateko baimena duen beste zenbaki batzuen bidez larrialdi-zerbitzuetara deitzean eta segurtasun publikoarekin edo defentsa
nazionalarekin lotutako baimendutako zenbakien bitartez egindako deietan.
“Deitzen ari den linea helmugan identifikatzea”. Deiaren jatorriko telefono-zenbakia terminalean ikustea nahi ez baduzu, kosturik gabe eska dezakezu
zerbitzu hori sei hilean behin Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuan (1717) edo horren ordez jartzen denean.
“Identifikaziorik gabeko deiak iragaztea“. BEZEROAk identifikaziorik gabeko deiak iragazi nahi baditu helmugan, Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuko 1717
zenbakian (edo haren ordez jartzen denean) eska dezake zerbitzu hori.
“Konektatutako linearen identifikazioa”. EUSKALTELen ISDN zerbitzua duten BEZEROek konektatutako linea identifikatzeko zerbitzua dute, lehenespenez. Edozein
operadoretako ISDN linea batetik datorren deia jasotzen duen BEZEROAk nahi ez badu dei-egileak konektatutako linea bistaratzea, Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuko
1717 telefonoan (edo haren ordez jartzen denean) eska dezake.
“Deiak automatikoki desbideratzea”. BEZEROAk ez badu nahi inork deiak automatikoki bere terminalera desbideratzea, *02# markatu behar du zerbitzua aktibatzeko
eta #02# desaktibatzeko (ez du kosturik BEZEROArentzat).
BEZEROAk eskatzen badu bere datuak ez sartzeko kontsulta telefonikoko zerbitzuetan eta gidetan (paperezkoetan eta elektronikoetan), kontuan izan behar du deia
jasotzen duenak telefono-zenbakia identifika dezakeela “Deitzen ari den linea helmugan identifikatzea” zerbitzuaren bidez. Halaber, kontuan izan behar du deia
egiten duenak deia jaso duenaren telefono-zenbakia identifika dezakeela “Konektatutako linea identifikatzea” zerbitzuaren bidez.